Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko urriak 16

Tafallak urriko azoka ospatuko du urriaren 23, 24 eta 25ean (egitarau osoa)

Foto noticia

2015/10/16

IMG_0006Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan urriaren 23an, 24an eta 25ean ospatuko diren ferien aurkezpena izan da. Hitzordu hau Jai Batzordeak eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoak antolatzen dute.

Ekitaldian Jai Batzordeko zinegotzia Haizea Lizarbe, batzordekideak José Miguel Ullate, Ignacio Moros, Albina Prieto eta Soco Ojer eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko Teknikaria María Amatriain izan dira.

Haizea Lizarbe Jai Batzordeko zinegotziak azaldu duenez, aurten feriak duen aurrekontua 12.000 eurokoa da eta ahalik eta turismo gehien erakartzea du helburu. Publiko guztientzako jarduerak batu ditu hiru egunetan zehar garatuko den egitarauak.

Ostiralean salmenta eta eskulan postuak, ardo eta gazta dastaketa eta antzerkia. Larunbat goizean nekazal elikagaien azoka zabalduko da, txistularien dianak, Tafallako txokoetan barna ibilaldia eta gaitarien erronda izango dira. Halaber, Mairaga Mankomunitateak bosgarren edukiontziaren kanpainaren aurkezpena burutzeko probestuko du. Arratsaldean besteak beste, Tafalla Hiriko IV. Agility Trofeoa, puzgarriak haurrentzat, pilota partiduak, talo eta larruaren tailerrak eta egunaren bukaeran zezensuzkoa. Eguna osatzearren musika emanaldiak antolatu dira, Aires de Siempre taldea, La Tafallesa Musika Banda Serafin Zubirirekin eta “Dantzan Enparantzan” taldearen kontzertua publikoak parte hartzera zuzenduta.

Urriaren 25ean, igandearekin, ohiko zaldi azoka ospatuko da, zuzenean ganadu azienda saldu eta erosi ahal izango da goizeko 9:00etatik hasita Azoka Esparruan. Salmenta eta eskulan postuak, nekazal elikagaien azokak eta Tafalla Hiriko Agility Trofeoak ere jarraituko dute. Halaber, Zerri Zerutarraren Ordenak “Lecea Saria” argazki ibilbidea antolatu du eta Txerria Ospitale Sainduari emango dio. Asier Marcoren Erraldoien Konpartsaren emanaldia, laia lasterketa (izena emateko ordu erdi bat lehenago Lau kantoi kalean), Malatxo Txarangaren bira eta aintzinako autoak kaleetan barna.

Ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute haur puzgarriekin, Nafarroako Sokatira Txapelketa lehen jardunaldia eta aizkolari eta tronza erakustaldiarekin; gainera Tafallako Musika Eskolako rock taldeak emanaldia eskainiko du. Halaber, Coral Tafallesa Abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko, Erriberri, Egues, San Martingo abesbatzak eta Erriberriko Banda, Coral Tafallesa Abesbatzarekin batera arituko dira.

Tradizioa eta berrikuntza batzen dira egitarau osatu honetan. Berrikuntza bezala, Nafarroako ardo eta gazta dastaketa, Nafarroako Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailea eta Reyno Gourmet izenekoaren laguntzarekin, Tafallako azokako behekaldean burutuko da. Izena emateko udaletxera deitu behar da: 948 70 18 11. Gares eta Artaxoako laien hotsak jo eta jo arituko dira harri-zolan, Tafallako herrigune historikoan eta La Kolasako patioan gazteenek bere trebeziak ezagutuko dituzte larru eta taloen lantegietan.

Musikak, bisita gidatuak, dantzak eta Tafallako ostatuek eskaintzen duten gastronomia paregabeak osatzen dute egitarau anitza, herritar eta bisitari andana erakartzeko helburuarekin.

Oharra: ardo eta gazta dastaketan izena emateko Tafallako Udaletxeko bulego nagusira joan behar da, 75 plaza agortu arte, izen emateko ordenaren arabera. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Laia lasterketan parte hartzeko, ekitaldia hasi baino ordu erdi bat lehenago egon behar da Lau Kantoi kalean.

BEHIN BETIKO EGITARAUA (67 Kb)

KARTELA (56 Kb)

FOILETOA (78 Kb)

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento