2026ko udaberriko eskaintza soziokultural berria
Tafallako Udalak apiril, maiatz eta ekainerako programazio soziokulturala aurkeztu berri du, Gazteria, Euskara, Berdintasuna eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak sustatzen dituzt...
2015/10/13
Tafallako Udaleko Jai
Batzordeak Erdialdeko Garapenerako Patzuergoaren laguntzaz egitarau anitza osatu du urriko ohiko azokarako, urriaren 23, 24 eta 25erako alegia.
Asteburuan zehar Aita Calatayud pasalekuan egongo diren salmenta postu eta eskulanekin, Nafarroako Plazan jarriko den nekazal elikagaien azokarekin gozatzeko aukera izango da. Halaber, egunean zehar musikaz gain hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste: Tafalla Hiriko Agility Trofeoa, Tafallako txokoetan barna ibilaldia, Lecea Sariko argazki digital ibilbidea, zerri zerutarra Ospitale Sainduari eman eta igandeko Zaldi Azoka.
Berrikuntza bezala, aurten laia lasterketa, ardo eta gazta dastaketak izango dira. Bide batez, asteburua probestuko da Mairaga Mankomunitateko bosgarren edukiontziaren aurkezpena egiteko.
Oharra: ardo eta gazta dastaketan izena eman behar da Tafallako Udaleko Bulego Nagusian urriaren 19tik aurrera eta 75 plaza bete arte izen-emateko hurrenkeraren arabera. Parte hartuko dutenak 18 urtetik goikoak izango dira.
Tafallako Udalak apiril, maiatz eta ekainerako programazio soziokulturala aurkeztu berri du, Gazteria, Euskara, Berdintasuna eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak sustatzen dituzt...
Iluna Producciones - “La leyenda de los gigantes” Izugarri gustatzen zaizkigu ERRALDOIAK! Uda eta herrietako jaiak iristen diren bakoitzean, kalera ateratzen gara haien b...
ANTZERKI AMATEURRA Nueve Teatro - “Un enredo casi familiar” Hirurogeiko hamarkadako Ingalaterran, bikote batek dena argi duela dirudi: maitasuna, etorkizunerako planak e...