Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko maiatzak 22

Tafallak XI. Euskararen Eguna ospatu du eta Altaffaylla omendu du bere 30. urteurrenean

Foto noticia

21/5/2016

ACCESO A GALERÍA DE IMÁGENES

danzasTafallak maiatzaren 21ean XI. Euskararen Eguna ospatu du Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako ekintza andana artean. Aurtengo leloa “Hamaika euskaldun” izan da eta Euskara festa bihurtu da, normalizazioa eta erabilera aldarria ahatzu gabe.

Horrela kaleak festa bihurtu dira goizean zehar, diana, dantzari eta erraldoiekin, ahaztu gabe egunean zehar izan diren talo tailerra, bazkaria, haurren txokoak eta musika. Arkakusoen Plazatxoa izan da ekintza hauen guztien lekukoa, baita 13:30ean ospatu den ekitaldi ofziala eta bertan Altaffaylla Kultur taldeari egin zaion omenaldia ere.

Ekitaldian Tafallako Alkatea, Arturo Goldaracena, eta zinegotzi batzuk izan dira. Alkateak ongi etorri eman die bertaratutako guztiei euskaraz eta festan parte hartzera animatu ditu. Halaber, Euskara zinegotziak, Iñaki Lerga eta Soko Ojer zinegotziak omenaldiari sarrera egin diote. Aurten berrikuntza bezala ekitaldi guztiak Arkakusoen Plazatxora eraman dira, besteak beste euskra plazara atera nahi delako, jartzen zaizkion oztopo guztien gainetik aldarrikatuz euskaldunei ukatzen zaizkien hizkuntz eskubideak.

altaffayllaOmenaldiari dagokionez, Euskara Batzordeak Altaffayllaren lana aitortu nahi izan du bere 30 urteko ibilbidean, euskararen normalizazioan egindako lana azpimarratuz eta Tafallako kultura eta historia sustatuz.

Juan Carlos Berriok Kultur Taldearen izenean jaso du ekitaldian Udalaren armaría duen plaka oroigarri moduan.

Ekitaldian Baigorri abesbatzak parte hartu du pieza batzuk joz, besteak beste Edurne Marco gazteak omenaldian dantzatu duen aurreskua Altaffaylla omenduz.

Ekitaldian ere ikastetxe ezberdinetako haurrei oparia banatu zaie marrazki lehiaketan bere lanak sarituak izan direlako.

Bazkarian 130 lagun baino gehiagok bat egin dute festaz gozatzen jarraitzeko, kantuekin, musikaz girotuak.

coral baigorri

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento