Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko azaroak 9

Tafallako alkate Arturo Goldaracena eta Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos bildu dira.

Foto noticia

2015/11/9

TafallabNafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Tafallako alkate Arturo Goldaracena bildu dira gaur goizean Nafarroako Jauregian; bilkura horretan, enpleguaren sorrera eta lurralde-oreka izan dira jorratutako gai nagusiak.

Lehendakariak adierazi duenez, bi erakundeek kezka berberak dituzte, eta langabezia dago lehen postuan; beraz, enpleguaren sorreraren aldeko baldintzak sustatzea da jorratu beharreko gai nagusietako bat.

Horretarako, lan koordinatua egiteko garrantzia azpimarratu du eta, lan horretan, elkarrizketa arina eta egunerokoa funtsezko tresna bihurtuko da; tokiko administrazioek protagonismo handiagoa izateko beharra ere azpimarratu du.

Beste gai orokor batzuk ere aztertu dira, herritarrentzako zerbitzuetan eta inbertsio nahiz azpiegituretan lurralde-oreka finkatzeko beharra, esaterako; gai zehatzagoak ere jorratu dituzte, zonaldeko merkataritzaren eta turismoaren bilakaera edo kultur etxearen egoera, adibidez.

Bestalde, Tafallako alkate Arturo Goldaracenak Tafallaren bikoiztasuna azpimarratu du, lehenik eta behin hiri gisa, baina baita eskualdeko buru eta Nafarroa Erdialdeko hiriburu modura ere.

Gainera, Lehendakariari udalerriko beharrak helarazi dizkio azpiegitura berriei dagokienez, eta haien artean aipagarriak dira, mediku-espezialitateen zentro bat eta zonalderako merkataritza-garapenaren garrantzia.

Arturo Goldaracenarekin izandako bilkurak merindadeetako hiri nagusietako alkateekin egindako bilera-errondari amaiera eman dio, eta Tafalla erronda horretan izan da Nafarroa Erdialdeko hiri garrantzitsuena izanik.

navarra.es

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento