Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko maiatzak 7

“Tafallako Arkitektura bikaina Errenazimentuan” liburuaren aurkezpena (Tafallako Kultura Kaierak bildumako 14. Zbk)

Foto noticia

2015/5/7

cuaderno 14 portadaELBA OCHOA LARRAONAk idatzitako “TAFALLAKO ARKITEKTURA BIKAINA ERRENAZIMENTUAN” aurkeztu dute Tafallako Liburutegi Publikoan. Tafallako Kultur Kaierak bildumako 14. zenbakia da.

Mª Elba Ochoa Larraona Filosofía eta Letretan lizentziatua da, Geografia eta Historia atalean (Artearen Historian espezializatua) Zaragozako Unibertsitateko Filosofia eta Letra Fakultatean. Halaber, Nafarroako Unibertsitatean Artearen Historian Doktorea 2013. urteaz geroztik ondoko tesiarekin: “Nafarroako Arkitektura bikaina XVI. mendean: Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tutera”, María Concepción García Gaínza Andrearen zuzendaritzapean; lan hau burutu ahal izan zuen Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Sailak ematen duen Ikerkerlarientzako Formazio Bekari esker.

Bere ikerketa lerroak XVI. mendean eta honako gai hauetan ardaztu ziren: Nafarroako hiriak, bere zaharberriteak eta Erresumako noblezia-leinurik aipagarrienak. Gai honi buruzko hainbat argitalpen ditu.

TAFALLAKO KULTUR KAIERAK

Tafallako Kultur Kaierak bilduma Udaleko Kultur Patronatuaren ekimenez argitaratzen da eta ez du maiztasun finkorik. Edukia hirritaren interesekoa da eta idazleak Tafalla Hiriko literatur arlokoak, artistikoak, ikerketa eremukoak edo dibulgatzaileak dira. Zenbaki guztiak hainbat artxiboetatik etorritako eta balio dolkumental handiko argazkiez hornituak daude. Kultur Etxean eskuragarri 6€tan.

1 ZENBAKIA: 1987ko maiatza. Jota Tafallan. Ikerketa eta Idazketa: Pedro María Flamarique eta Julián Condón Urroz. Grafia eta irudiak: Cesáreo Espinal.

2 ZENBAKIA: 1987ko abuztua. El tafallesico, Urtekaria (1906-1916), 1. Zatia. Garces de los Fayos Kultur Patronatuaren Argitalpen Atala.

3 ZENBAKIA: 1988ko abuztua. Tafallako Zezen Plazaren urteurrenean. Idazleak: José María Urroz Cabodevilla eta Pedro María Flamarique Zaratiegui.

4 ZENBAKIA: 1988ko abendua. El tafallesico, Urtekaria (1906-1916), 2. Zatia. Garces de los Fayos Kultur Patronatuaren Argitalpen Atala.

5 ZENBAKIA: 1990ko abendua. Tafalla, 350 urte Hiri gisa. Hitzaldi bilduma (Ricardo Cierbide Martinena, Julio Caro Baroja, Gregorio Monreal Zía, José María Jimeno Jurío, José Luis Ansorena eta Javier Álvarez García); jardueren laburpena; urtean zehar ospatutako literatura-lehiketetako irabazleen idazkiak (Iñigo Marco, Susana Moso eta Rosa Barasoain).

6 ZENBAIA: 1993ko abendua. La voz de la Merindad (1929-1937). Rosario Barasoain Asurmendiren ikerketa lana.

7 ZENBAKIA: 1994ko otsaila. Antologia tafallarra. Juan Carlos Lorente Martinena.

8 ZENBAKIA: 1995ko abendua. Musikariak eta musika Tafallan. Pedro María Flamarique.

9 ZENBAKIA: 1999ko apirila. Tafalla eta Uxueko Ama Birjinia. Pedro María Flamarique.

 10 ZENBAKIA: 2001eko abendua. José Cabezudo Astráin (1901-1979) Kronikari tafallarra. Marina Aoizek koordinatutako ikerketa lana. Iosu Kabarbaienen diseinua eta maketazioa. María del Villar Berruezo Fundazioak argitaratua Udaleko Kultur Patronatuaren mandatuz.

11 ZENBAKIA: 2003ko maiatza. Tafalla. Kaleen Historia. Ikerketa eta idazketa lana: Marina Aoiz eta Iosu Kabarbaien. María del Villar Berruezo Fundazioak argitaratua Udaleko Kultur Patronatuaren mandatuz.

12 ZENBAKIA: 2010eko abendua. José Menéndez de Esteban (1910-1988). Musikari  tafallarra. Ikerketa eta idazkiak: Pedro María Flamarique, Juan Carlos Lorente eta Jesús María Menéndez. Udaleko Kultur Patronatuak argitaratua José Menendez musikaria, musikagilea eta idazlearen urteurrenean.

13 ZENBAKIA: 2012ko azaroa. Gabalzeka: Tafallako antzerki afizionatuaren 40 urte. Idazlea: Javier Salvo Zaratiegui.

14. ZENBAKIA: 2015eko Maiatza. “Tafallako Arkitektura bikaina Errenazimentuan”. Egilea: Mª Elba Ochoa Larraona.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Erakusketak urrian zehar Kulturgunean

Erakusketak urrian zehar Kulturgunean

Tafalla Kulturgunean 2024ko urrian egingo diren erakusketa berriak: Alde batetik, urriaren 1etik 18ra, Tafalla Kulturguneko Erakusketa Aretoan, lehenengo solairuan, "Gailur...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento