2018/02/16
Tafallako Udalak taillerrak, hitzaldiak eta bestelako jarduera anitzak biltzen dituen eskaintza soziokulturala antolatu du 2018ko martxoan, apirilean eta maiatzean.
Eskaintza udal zerbitzu hauek landu dute, elkarrekin eta era adostuan: Berdintasun Arloa, Euskara Zerbitzua eta Oinarrizko Gizarte-Zerbitzua.
Eskaintza komun honen xedea bada bizitzan zehar ikasteko guneak zabaltzea eta adin eta jatorri askotariko gizon-emakumeen arteko topaketak sortzea. Izan ere, argi baitaukagu hiritarrak eraginkor mantentzeak hiria bera, (maila guztietan) garatzen laguntzen duela, ongizatea ekarriz eta pertsonak zoriontsuago bihurtuz.
Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute 012 telefonoan, 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Epea otsailaren 19tik 28ra.
Informazio guztia hemen: