Ubuntu ikuskizuna larunbat honetan Kulturgunean
Larunbat honetan, abenduak 14, 19:00etan Kulturguneko Areto Beltzean Ubuntu ikuskizunaz gozatu ahalko da. Sarrera doanekoa da eta gonbidapenak Kulturguneko lehiatilan bertan e...
2015/9/10
Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) eta Jokin Mitxelenak (Donostia, 1962) aurkeztu duten Munstroek pixa egiten dute ohean albuma izan da 2015eko Etxepare sariaren irabazlea. Aipatzekoa da Añorgak eta Mitxelenak Etxepare saria irabazten duten bigarren aldia dela.
Etxepare saria Nafarroako zenbait udal eta Mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek antolatzen dute, aurten estraineko aldiz Tafallako Udaleko Euskara Zerbiztua ere bai.
2015eko edizioan 18 lan aurkeztu dira eta sari bakarra banatu da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2015eko udazkenean. Epaimahaia Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatu dute.
Saridunei buruzko informazioa:
Pello Añorga idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea 80. hamarraldiko erdialdean hasi ziren elkarlanean eta ordutik askotan osatu dute idazle ilustratzaile bikotea. 2006an Gerlari handia lanarekin irabazi zuten Etxepare saria.
Sariaren ibilbidea:
Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare sariak antolatu zituzten 2004an.
Etxepare sariek haur, gazte eta helduentzako literatura saritu zuten bi ediziotan.
2006tik aurrera, Etxepare haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuarekin. Izan ere, euskaraz argitaratzen diren album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak. Euskarazko album sorrera bultzatzen duen beka edo lehiaketak urriak dira, eta, alde horretatik, ekimen berritzailea dugu hau.
2009az geroztik Etxepare beka izateari utzi eta saria bilakatu da. Horiek horrela, gaur egun aurkezten diren lanak album bukatuak izaten dira.
Larunbat honetan, abenduak 14, 19:00etan Kulturguneko Areto Beltzean Ubuntu ikuskizunaz gozatu ahalko da. Sarrera doanekoa da eta gonbidapenak Kulturguneko lehiatilan bertan e...
Liburuak edizio guztietan saritutako olerkiak eta narrazioak biltzen ditu, sari banaketen hainbat argazkirekin batera Joan den azaroaren 27an "Ager Vasconum Literatura lehiak...
Aurten ere, Sortzez Garbiaren egunarekin batera, atletismoa eta Erdialdeko lasterketak maite dituzten pertsona guztientzako hitzordu garrantzitsuena dator, Tafallako krosa. 45...