Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko azaroak 15

Tafallako gazteek Nafarroako Gobernuaren 2019ko Gazteriaren Saria jasoko dute

Foto noticia

Aintzatespenak azaroaren 25ean banatuko dira, Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldien barruan.

Tafallako gazteek joan den udan Cidacos ibaiak gainezka egitearen aurreko garbiketa lanetan laguntzeko antolaturiko auzolana (Gizarte Partaidetzarako Saria); Mohammed Ounasser gaztea (Pertsona Gaztearen Saria); eta Uharteko, Atarrabiako eta Burlatako gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza programa (Erakundeari ematen zaion Saria) izan dira 2019ko Sarien irabazleak

Sari hauek, gazteek gizartean duten partaidetza, autonomia eta bizi-kalitatea bultzatzen dituzten pertsonen edo taldeen ibilbideak eta lanak aintzatesteko helburuarekin banatzen ditu Gazteria Zuzendariordetzak.

Tafallako auzolana

Gizarte Partaidetzarako Saria gizartearen garapenaren alde lan egiten duen gazteriaren partaidetza saritzea du helburu eta Nafarroako alor kultural, politiko eta sozialean gazteriaren partaidetza bermatzen du.

Pasa den uztailean Zidakos ibaiak gainezka egin zuen Nafarroako Erdialdean, hainbat herrietan kalteak eraginez, Tafallan batez ere. Bertako kale eta etxeak urez eta lokatzez gainezka geratu ziren. Honen aurrean, Tafallako Udalak koordinatu zuen auzolaneko parte hartzeak berebiziko garrantzia izan zuen oinarrizko laguntzak aurrera eramateko. Mota eta adin guztietako pertsonek parte hartu zuten arren aipatzekoa da gazteriaren parte hartzea.

Bertako zein beste herrietako gazte taldeek eskainitako laguntza elkartasunaren adibide bihurtu ziren.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento