Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko uztailak 5

Tafallako Gurutze Gorriak 2018ko Jaietako suziria jaurtiko du

Foto noticia

2018/07/05

cruzrojaGaur goizean publikoak egin dira Jaietako suziri-jaurtitzailea hautatzeko egin den bozkaketa herrikoiaren emaitzak. Osotara 761 pertsonek parte hartu dute, iaz baino 409 gutxiago. Irabazlea Gurutze Gorria izan da, 276 bozkarekin (%36), jarraian Emakumezkoen Peña Sport taldea, 268 bozkarekin (%35) eta Fermin Balentzia 217rekin (%29).

Pedro Arzoz, Gurutze Gorriko Lendakaria da iaztik eta bolondres bezala dabil 2015etik. Asko eskertu dio Udalari haien lana erakusteko emandako aukera, baita haiengatik bozka eman duten hiritarrei. Irabazi asmorik gabe modu anonimoan lanean diharduten bolondresez oroitu da, bai Gurutze Gorrian, Dyan zein beste antolakundetan.

Jaurtitzailea nor izango den ez dakiela onartu du, 110 pertsonek osatzen baidute Tafallako Gurutze Gorria eta erabakia asanbladan hartuko dutelako.

Gurutze Gorriak urtero 5 Sorospen-postu ipintzen ditu Festetan, baina bere jarduera etengabekoa da urtean zehar. Aipagarriak dira festa egunetako eta kirol ekimenetako sorospen lanak, egokitzapen kurtsoak, hizkuntza edo informatika tailerrak, persona helduentzako laguntza, DonaJakueko bideko erromesei laguntza, etorkinentzako harrera lanak etab.

Azken arlo honetan lan handia egin da azken bolada honetan, 2 harrera etxe egon baitira hirian, 26 pertsona hartu dituztenak. Hala ere, haietako gehiengoa Iruñara mugitu da gero. Gurutze Gorriak gizartean integratzera laguntzen ditu, lana bilatzera, haietako askok unibertsitateko tituluak dituzten arren hemen traba asko aurkitzen dituztelako. Etorkin gehienak Siria, Ukrania, Brasil eta Venezuelatik datoz, haietako %15ak gero Gurutze Gorriaren bolondres lanetan parte hartzen du.

Suzuri jaurtitzaileak izango diren arren, Tafallako Gurutze Gorriak txupinazoko sorospen-postua beteko du, urtero bezala.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento