Kaixo, familiak:
Alarma-egoera amaitu zenetik, Eskolak, Udalarekin eta Udaltzaingoaren laguntzarekin, errealitate berriaren aurrean behar diren segurtasun-neurriak hartu ditu.
Denboraldi honetan, eguneroko lanari ekin diogu, eta seinaleak jarri ditugu segurtasun-tartea errespetatzeko, ikastetxera sartzeko tenperatura-hartunea, higiene-puntuak, higienerako alfonbrak eta beharrezkotzat jo ditugun neurri guztiak hartu ditugu.
Eskolak hainbat espazio ditu, eta, horri esker, taldeak bizikidetza-unitatetan banatu ditzakegu.
Hezkuntza Departamentua prebentzio eta antolaketa protokolo bat prestatzen ari da, presentziazko jarduera garatzeko, non orain arte onetsitako osasun gomendioak jasoko baitira. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gainbegiratuko du protokolo hori.
- Bertan, pandemiaren bilakaeraren arabera eta hainbat agertoki kontuan hartuta, Hezkuntza Departamentuak hauxe adierazten digu:
Gerta liteke, kontingentzia-plana prestatzearen edo pandemiaren bilakaeraren arabera aplikatzearen ondorioz, zentroaren sarrera-irteeren ordutegiak eta/edo zerrendak aldatu behar izatea, baita jantoki-zerbitzua kendu ere.
- Baliteke, pandemiaren bilakaeraren arabera, Osasun Publikoak ratioak jaistea proposatzea. Haur eskolan edo ordezko lokaletan haur guztiak hartzeko behar adina leku ez badago, familia jakin batzuetara sartzea lehenetsi beharko da, aldez aurretik zehaztutako irizpideen arabera. (Irizpide horiek Udalak eta haur eskolak ikasturtea hasi baino lehen egindako kontingentzia planean jasoko dira).
Azaldutako guztiaren ondoren, lasaitasuna adierazi nahi dizuegu, Hezkuntza Sailak eta Osasun Publikoaren Institutuak ematen diguten guztiaren berri emango dizuegu. Zuen etxeetako pertsonarik garrantzitsuenak zaintzeko beharrezkoak diren protokolo guztiak betetzeko lan egingo dugu.
Halaber, egokitzapenari, egutegiari eta materialari buruzko informazio guztia bidaliko dizuegu matrikularekin batera bidaltzen dizkiguzuen mezu elektronikoetara.
MATRIKULAZIOA EGITEKO INFORMAZIOA
Uda ona guztioi, irailean ikusiko gara.
Tafallako Haur Eskola