Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko azaroak 17

Tafallako ikastetxeek hiriko mugikortasun proiektuak aurkeztu dituzte udalbatzaren aurrean

Foto noticia

2021eko Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, herriko hiru ikastetxeek hiri-mugikortasuna hobetzeko proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean Tafallako Udaletxean.

Europako Batzordeko Mugikortasuneko eta Garraioko Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako proiektuaren barruan sartzen da jarduer hau, mugikortasun garbia eta hiri-garraio iraunkorra sustatzeko helburuarekin sortutakoa.

Esparru horretan, bi jarduera planifikatu ziren Tafallako Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeekin (Marqués de la Real Defensa Eskualdeko Ikastetxe Publikoa, Garces de Fayos Ikastola eta Escuelas Pías Ikastetxea):

Lehenik, joan den irailaren 29an, Tafallako zirkulazio-egoera antzemateko ibilbide bat egin zen eta Arantxa Gambrak (DGTko Bide Segurtasuneko probintziako koordinatzailea), Alfredo Ondarrak eta Javier Mari Perezek (Tafallako Udaltzaingoa) mugikortasunari buruzko hitzaldiak eman zituzten.

Bigarrenik, ikastetxeek Tafallako mugikortasuna ikasgelan lantzeko konpromisoa hartu zuten, balizko hobekuntzak aztertzeko.

PROIEKTUEN ERAKUSKETA

Gaur goizean, ikasleek beren proiektuak erakutsi dituzte Udalbatzaren aurrean, honek garatzen ari duen Tafallarako Irisgarritasun Planean kontuan hartzeko. Jesus Arrizubieta alkatea, zinegotziekin batera, oso pozik azaldu da ikasleen ekarpenekin, eta Tafallak pertsona guztientzako leku segurua eta mugikortasun egokia izateko behar diren aldaketak egiteko orduan kontuan izango dituztela baieztatu du.

Espaloi estuak, zuloak eta zirrikituak hiri-trazaduran, mugikortasun urriko pertsonentzako egokiak ez diren eskailerak, ibilgailuentzako ikuspen gutxiko bidegurutzeak edo oinezkoen pasabide jakin batzuen gabezia izan dira ikasleek nabarmendu dituzten puntu beltz nagusiak. Arriskuak saihesteko ideiak ere atera dira, hala nola tarte batzuetan ibilgailuen abiadura murriztea. Honetaz gain, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko proiekturen bat ere proposatu da, hala nola, Tafallako sarreran aparkaleku erraldoi bat jartzea ibilgailu guztiak uzteko eta autobus elektriko batek hiria zeharkatzea herritarrak eramanez.

Alkateak ikasleei azaldu dienez, mugikortasuna hirigintzarekin lotuta dago, eta “gaur Tafalla berri bat eraikiko bagenu, daukagunaren guztiz desberdina izango litzateke, guztiontzat askoz ere atseginagoa”. Izan ere, haren arabera, “ingurumen-ikuspegia izango genuke, eta, besteak beste, ez genuke ibaitik gertu eraikiko”. Alkatearen hitzetan, “ikuspegi sozial eta feminista ere izango genuke, emakumeen, haurren, adinekoen edo mugikortasun murriztua duten pertsonen eskaerei erantzunez, pertsona horiek beren hirian segurtasunez eta erosotasunez zirkulatu ahal izateko eskubide osoa baidute guztiok bezala”.

HELBURUAK

Arrizubietak gaineratu du helburu nagusia egoera arriskutsuak murriztea dela, arriskuak ez baititu diru-kontuak ulertzen, eta lehenbailehen jokatu behar dela ezbeharrak saihesteko. Istripuak etab. ekiditeko epe laburrerako jarduera nagusia Tafallatik kamioien ibiltzea debekatzea da. Gainera, baimendutako gehienezko abiadura orduko 30 kilometrora murriztea aztertzen ari dira. Beste ekimen batzuk ere aurrera eraman dira, hala nola, zebrabideen argiztapena. Azkenik, alkateak esan duenez, martxorako hiri-autobus bat martxan jartzea aurreikusita dago.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube