
“Tafallako pintura” erakusketan parte hartu nahi?
Udan gaude dagoeneko, eta berriro ere Tafallako Udalak uztailaren 23tik abuztuaren 12ra ospatuko den “Tafallako pintura” erakusketa antolatu nahi du. Inaugurazioa uztailar...
Pasa den urtean ospatu ezin izan zelarik, aurten banatuko dira iazko edizioaren sariak. Honetaz gain,elkarteak programazio erakargarri bat antolatu du aste honetarako, atzo hasi zena “Atrévete/Ausartu zaitez” dokumentalaren emanaldiarekin. Bihar, ostirala, 20: 00etan, Kulturgunean LGTBIQ+ pertsonen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hitzaldia ospatuko da Iñigo Lamarca eta Mili Hernandezen eskutik. Larunbatean, berriz, Aniztasunaren inguruko ipuin kontaketa izango da plazan, 12: 30ean.
LGTBIQ+ pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko, aitortzeko eta bultzatzeko lanean aletxoa jartzen duten pertsonak eta erakundeak aintzatesteko premisarekin sortu ziren Laiak sariak. Hiru kategoriatan banatzen dira: tokikoa, erkidegokoa eta Estatukoa.
Bertako irabazlea Tafallako Garces de los Fayos Ikastola izan da, ikasle guztiek berdintasunezko hezkuntzari zeharka eskaini dioten arretari esker; izan ere, azken urteotan aniztasuna ere landu dute, aniztasun- eta bizikidetza-batzordeko koordinatzailearen laguntza bereziarekin. Hala ere, elkarteak Kolasa gazte-etxearen lana ere saritu nahi izan du, tafallar gazteei aniztasuna ikusarazteko egindako lanagatik eta Gozamenez film laburren lehiaketa bezalako proiektuetan parte hartzeagatik, besteak beste.
Kategoria honetan bi sari banatuko dira: batetik, NAIZEN adingabe transexualen familien elkartea, transexualitatea bezalako errealitate bat lantzeagatik, borrokatzeagatik, dedikazioagatik eta ikusarazteagatik, despatologizazioa sustatuz eta transexualitatea aniztasunaren beste gertaera bat bezala onartuz; eta, aldi berean, DeKUMAS LBT emakume lesbiana, bixesual eta transexualen elkartea, ikusgarritasunaren aldeko borrokaren alde.
Azkenik, kategoria honetako irabazlea Iñigo Lamarca abokatu eta idazle donostiarra izan da. Sari hau GEHITUn LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen eskubideen alde egindako borroka konprometitu eta aktibistagatik jaso du, talde horren sortzailea eta presidentea izanik baita FELGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Estatuko Federazioa) erakundeko idazkaria ere.
Laiak Zona Media – Erdialdeko Laiak elkartea 2018ko martxoan sortu zen, beren jatorrizko lekuetan geratzea erabaki duten LGTBIQ+ pertsonei ahotsa eta ikusgarritasuna emateko eta, horrela, ingurune txikietan bizitzeko eta harremanak izateko zailtasunak gainditzeko.
Udan gaude dagoeneko, eta berriro ere Tafallako Udalak uztailaren 23tik abuztuaren 12ra ospatuko den “Tafallako pintura” erakusketa antolatu nahi du. Inaugurazioa uztailar...
Tafallak etorkizun jasangarriago baten aldeko urratsak ematen jarraitzen du. Datorren uztailaren 2an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Tafallako lehen energia-komunitatea au...
Ekainaren 28ko LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Tafallako Udalak pertsona guztien eskubideen defentsa eta bermearekin duen konpromisoa berresten du, Tafalla h...