Emakumeen VIII. San Fermin Esku Pilota igande honetan Ereta Pilotalekuan
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Tafallak badu jada inauteriak ospatzeko programazio ofiziala. Aurten 24tik 26rako asteburura atzeratuko dira, herritarrei eta ostalaritza-sektoreari ferien ostean atseden emateko eta datorren astean gogotsuago hartzeko.
2023ko nobedade nagusia landa-inauteriak osorik ostiralean, hilak 24, ospatuko direla da. Bertan, 19:30etik aurrera, 4 izkinetan Lagunero jaitsiko da, Las Pulgas plazatxoan epaiketa herrikoia egingo zaio eta zortzikoaren doinuen artean su emango zaio Kolasako patioan.

Tafallako Gazteak elkartea landa inauterien ospakizuna bultzatzen saiatzen ari da, azken aldian inguruko herri eta hirietan (Erriberri, Oteiza, Larraga, Lodosa edo Lizarra) biziberritu egin den moduan. Horretarako, Oteitzako Arrano Elkartearen laguntzarekin kontatuko da, eta herritarrei beren janzkera partikularrekin mozorrotzeko deia zabaldu zaie.
Ohiko inauterien gai zentrala “jai herrikoiak” izango dira. Larunbatean, hilak 25, txikien txanda izango da. Malatxo txarangaren musikaz lagundurik, haurrentzako desfilea ospatuko da arratsaldean, baita afari herrikoia ere izena eman nahi duen ororentzat. Malatxo txarangak ere gaueko erronda egingo du.
Amaitzeko, igandean plater nagusia izango da: desfile orokorra. Oraingoan, Tafalla hegoaldetik abiatuko dena.

MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...
Maiatzak 3 igandea Sarrera: 4€ Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: 18:00 Buruaren magia eta emozioa batzen dira «Sinestea Boterea da» eskaintzeko, Toni Bright-en menta...