2015/2/20
Tafallak hilabate honetatik aurrera bi padel pista berri ditu Tafallako Kirol Hirian. Pistak bukatuta daude eta erabiltzeko prest daude.
Bi pistak estaliak dira, 20 m. luzera eta 10 m. zabalera dituzte eta kanpoko igerileku eta haurren parkearen artean daude.
Padel jarduera instalazio berri hauetan bultzatzeko asmoz, Kirol Hiriko abonatuek doan jolastu ahal izango dute martxoaren 1era arte. Pista erabili ahal izateko, aurretik erreserba egin behar da Kirol Hiriko Harrera-lekuan.
Ez abonatuak diren erabiltzaileek, pistak erabili ahal izango dituzte 2,19 euroko sarrera ordainduta (ordu bakoitzeko) eta erreserba abonatuek bezala egingo dute.
Erraketa alokairu zerbitzua ere eskainiko da, 2 euro ordu bakoitzeko, eta salgai 20 eurotan raketa bat.
Martxoaren 2tik aurrera, ondokoak izango dira tarifak:
Abonatuentzat:
o 2 €, heldua.
o 1 €, haur-gaztea.
Abonatuak jarduera-txartela: doan.
Ez abonatuak:
o 8’64 €ko sarrera, helduak
o 5,21 €ko sarrera, 65 urtetik gorakoak
o 4,47 €ko sarrera, haurrak
o 6,14 €ko sarrera, gazteak
Argia: 1,50 €