2015/0/6
Aurten ere Kultur Etxean ospatu da Tafallako XX. Kirolaren Gala. Ekitaldian 2014ko Tafallako kirolaririk hoberenei (hainbat mailatan) oroimenezko garaikurra banatu zaie.
Eder Azparren Peña Sport taldeko futbol jokalariak kirolaririk nabarmenen saria jaso zuen gizonezkoetan eta Ion Loitegui Tafallako Igeriketa Klubeko igerilari finalistaren saria. Bestaldetik, Makotxa Klubeko Edurne Iriso gimnasta saritua izan da emakumezkoetan nabarmenena izateagatik eta finalista bezala Peña Sport taldeko Idoia Arrazubi.
Klubeko Talderik hoberenari dagokionez, Tafallako Txirrindulari Klubeko Kadete taldea eta finalista bezala Tafallako Igeriketa Klubeko nesken taldea, hegal motako igeriketa proban.
Kirol Klubarik hoberena Joselín Reyno de Navarra Txirrindula Kluba aukeratua izan da eta finalista bezala Tafallako Igeriketa Kluba.
Halaber, Tafallako Igeriketa Klubeko Ohiane Jiménezek saria jaso zuen klubeko laguntzailerik hoberena izateagatiketa finalista moduan David Ruiz, Peña Sport taldekoa.
Enpresa laguntzailerik nabarmenena 2014an Víctor Pérez aukeratua izan da, bere izenean Alberto Pérezek hartzen zuen saria. Autocares Maria Jose enpresa finalista izan da maila honetan eta saria Jose Antonio Ibiricuk hartzen zuen.
Gizonezkoetan kirolari promesa izateagatik edizio honetan nabarmendu dena Alfonso Gastón da Tafallako Txirrindula Taldeko txirrindularia eta emakumezkoetan Miriam Gardachal, talde berekoa.
Bukatzeko sari bereziak banatu dira. Aurten Ismael Muñozek eta Naia Zabaleguik jaso dute, lehenengoa Nafarroako Atletismoko epaien Batzordeko kidea da eta bigarrena Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldeko atezain bakarra eskolarteko txapelketan.