Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko martxoak 2

Tafallako komertzioaren Stock-aren hamaikagarren edizioa

Foto noticia

2018/03/02

stock fotoGaur goizean Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkuren gelan tafallako komertzioaren hamaikagarren edizioa aurkeztu da, Komertzio Zinegotzigoak eta ASCOTAk antolatuta.

Prentsaurrekoan Pili Etxeberria; Erdialdeko Garapen Portzuergoaren teknikaria, Socorro Ojer, Komertzio Zinegotzia, Ana Ruiz, ASCOTAko lehendakaria eta Elias Gutierrez, ASCOTAko biltzarreko kidea izan dira.

Socorro Ojer zinegotziaren hitzetan, Stock honen helburu nagusia bertako ekonomia dinamizatzea eta gertuko komertzioan kontsumoa bultzatzea da. Herriko ekonomia galtzen ez uzteko, herkide guztiei zabaltzen zaie asteburu honetan bertatik pasatzeko deia, ASCOTAk eskaintzen dituen produktuen kalitatea ikusteko aukera izanez.

18 saltoki izango dira Escolapios eskolako frontoian, iaz bezala, nondik 3500 pertsona inguru pasa ziren. Asteburuan zehar hainbat ekimen egongo dira baita. Larunbatean puzgailuak egongo dira goizean eta krispeta egin berriak arratsaldean. Igandean ordea, tafallako txistorra dastaketa izango da.

Aukera bikaina era guztietako artikuluak eskuratzeko: arropa, oinetakoak, kirol artikuluak, etxerako dekorazioa, lore eta landareak etab., kalitate onean eta prezio berezian.

ascota_stockazul

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento