Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
2017/09/19

Gaur goizean Tafalla Kulturgunean, Iñaki Lergak (Tafallako Udaleko kultura zinegotziak) eta Atxu Ayerrak (Kultura teknikariak) 2017ko irailetik abendura bitarteko egitarau kulturala aurkeztu dute. Egitarau honen barnean, gustu eta publiko mota guztientzako dantza, antzerki eta musika ikuskizunak aurkitu daitezke. Gainera, pintura zein argazkigintza erakusketak eta zinema komertziala ere egongo dira.
Sarrerak bihar (asteazkena) ipiniko dira salgai goizeko 12:00etatik aurrera, Udalaren web orrialdean.
Zinema komertziala
Bestalde, zinema komertzialerako sarrerak hurrengo asteetan Interneten salgai ipiniko direla aurreratu dute. Momentuz, bere funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren frogak egiten ari dira eta hurrengo egunetan argitaratuko da sarrerak erosi ahal izateko web orria.
Musika
Anari + Jon Basaguren.
Irailak 29, ostirala.
XXIII Nazioarteko Abesbatza Zikloa.
Urriak 31. Azaroak 1,2 eta 3.
Mielotxin
Azaroak 10 ostirala
Yllana y Primitals Bros
Azaroak 17 ostirala
La Tafallesa Musika Banda
Azaroak 18 larunbata.
Dantza
Titoyaya Dansa
Urriak 7 larunbata
Circle of Trust Logela
Abenduak 1 ostirala
Antzerkia
Txalo produkzioak
Urriak 20 ostirala
La estampida
Urriak 27 ostirala
The funamviolistas
Azaroak 4 larunbata
Vaivén producciones
Azaroak 24 ostirala
Tubala Brass Week
Azaroaren 25etik abenduaren 3a arte
Azaroak 25 larunbata. Orquesta Sinfónica de Navarra & Tine Thing Helseth
Azaroak 26 igandea. Quinteto de metales de la Orquesta de Castilla y Leon
Azaroak 27 astelehena. Brass-Pop
Azaroak 29 asteazkena. Proyección del documental “Tocar y luchar”
Abenduak 2 igandea. Simón Bolívar Trumpet Ensemble (Venezuela)
Informazio gehiago:
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...