2015/1/14
Otsailaren 13an, ostirala, Tafallako kulturgune berriaren inaugurazioa izango da. “Centro Cultural Tafalla – Tafalla Kulturgunea” izena izango du. Ekitaldi instituzionala Kulturgunean bertan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan, Sabina Puértolas soprano tafallarraren emanaldia eta Enrique Zudaire artista tafallarraren erakusketa izango dira.
Gainera, hiritarrek instalazioak ezagutu ditzaten ateak zabaltzeko egunak antolatuko dira, inaugurazio eguna igaro eta hurrengo asteetan.
Eraikina Hortanco kalean, Errekoleten Komentuaren gibelaldean kokatua dago eta aipatutako datatik aurerra irekiko da partzialki.