Asteburu honetan antzeztu den Puntido taldearen obrak hasiera eman dio urtarriletik martxora bitarte ospatuko diren emanaldien programari. Tafallako Udaleko Kultur zinegotzi eta teknikari diren Xabier Alcuaz eta Atxu Ayerrak azaldu dutenez, seihilabeteka diseinatzen zen programazioa oraingo honetan hiruhilekotan antolatu da, pandemiaren egoera ezegonkorrak eragin dituen neurri aldakorren ondorioz.
“Aurrekoetan bezala, programazio anitza sortu nahi izan da, arte eszenikoen adar guztiak eta adin-tarte guztiak hartuz”, azaldu du Xabierrek. Antzerkiak, kontzertuak, zirku garaikidea, eta abar egongo dira. Berrikuntza gisa, Tokiko DJ eta musikariekin ikuskizun bat egingo da, musika elektronikoa eta zurezko eta metalezko haize-instrumentuen inprobisazioa uztartuz. Gainera, Óscar Terol Vaya Semanita telesaileko aktore ezagunaren bakarrizketa ere egongo da. Artista ezagunak tokiko talde eta ekimenekin konbinatzen dira beti bezala. Oraingoan ez da prezio baxuan kategoriako ikuskizunak ekartzeko aukera ematen duen Platea programarekin kontatu, maiatzetik aurrera hasiko baita.
Honetaz gain, hainbat erakusketa ikusgai izango dira hilabete hauetan.
PROGRAMAZIOA

Iruñeko Sinfonietta – Gau bat Tchaikovskyrekin
Urtarrilaren 22a, ostirala
20:00 / 8 €
+INFO

Joaquín Taboada Trío – 3 en diálogos
Urtarrilaren 29a, ostirala
20:00/8 €
+INFO

César Magán, Jon Zufiaurra eta Iñigo Txolón – Transmision Instrumental Live
Otsailaren 5a, ostirala
20:00 / 3 €
+INFO

Los Gandules – Directo al sofá
Otsailaren 13a, larunbata
19:00 / 8 €
+INFO

Óscar Terol – Por cometarlo
Otsailaren 20a, larunbata
19:00 / 8 €
+INFO

Bvocal – Vocalocuras
Otsailaren 26a, ostirala
20:00 / 10 €
+INFO

Música, teatro, flamenco – El sexto sentido
Martxoaren 6a, larunbata
19:0 / 8 €
+INFO

Puntido Teatro – El 11 de Tennessee Willians
Martxoak 12-13, ostirala eta larunbata
Ostirala 20:00etan, larunbata 19:00etan / 6 €
+INFO

Circo nueveuno – Suspensión
Martxoaren 26a, ostirala
20:00 / 10 €
+INFO

Demodé Quartet – Epa txiki! (Familientzako kontzertua euskaraz)
Otsailaren 6a, larunbata
18:00 / 3 €
+INFO

Kiki, koko eta moko – Bizi-bizi zirkua / Circo vivo-vivo
Martxoaren 19a, ostirala
Euskaraz 12:00etan, gaztelaniaz 18:00 / 3€
+INFO
EXPOSICIONES
12/01 – 07/02 – 100 años con la Pamplonesa (1919 – 2019)
19/02 – 21/03 – Uholdeak, claustrofilia
26/03 – 25/04 – Fotografía “Las Salesas”, Marta Contín
26/03 – 25/04 – CF Higuera AE: “Paisaje”, “Recreación de una fotografía antigua”