
Ferien programak bi aldaketa izan ditu
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
Atzo egindako prentsaurreko batean Tafallako Kulturgunean urtarriletik udara bitartean eskainiko dituen ikuskizunak aurkeztu zituen Tafallako Udalak. Antzerkia, musika, dantza eta umorea izango dira protagonistak egitarau anitz honetan, non kalitatezko ikuskizunetarako prezio merkeak bilatu nahi izan diren.
Ekitaldien artean Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-zikloa nabarmentzen da. Eskainiko dituen hiru kontzertuetarako, 30 urtetik beherakoentzako sarrera bat eskainiko da 8 €-ko prezio merkearekin, emanaldi bakoitzaren aurreko egunetan soilik erosi ahal izango dena Kulturguneko leihatilan. Antzerkiari dagokionez, Nafarroako hainbat konpainiak hartu dute parte, hala nola Puntido lokala, Azkoiengo La Trapera eta Atarrabiako El Bardo.
Berrikuntza gisa, Kulturguneak Geuretik Sortuak programan parte hartuko du aurten, euskal geografia osoan zehar egiten dena. Ekimena euskarari presentzia emateko eta hainbat arte diziplinatan euskararen sormena, ekoizpena eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin sortu da.
Tafallan bost antzezlan eskainiko dira, ipuin laburren liburu baten aurkezpena eta film labur bat, guztia euskaraz, ostiral honetan bertan hasiko dena Sexberdinak obrarekin.
Ikuskizunetarako sarrerak internet bidez edo zuzenean Kulturguneko leihatilan erosi ahal izango dira 12: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra eskalada ikastaroa egingo da Miriam Garcia Rokodromoan eta Ereta Kirol Klubeko Boulderrean. 2012. urtea baino lehen edo urte horretan bertan ...
Heldu dira otsaileko Feriak, ostegunetik igandera, hilaren 9tik 12ra, eta asmo handiko ekitaldi-programa batekin ospatuko direnak. Jacinto Goñi Jai zinegotziak gaur goizean a...