2015/5/8
Aurten ere, Tafallako Marqués de la Real Defensa Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako ikasleak haurrak laguntzea helburu duen “SavetheChildren” erakundearekin elkarlanean aritu dira. Liburuaren Egunean orri-markatzaileak apaindu zituzten eta gero, familakoei eta lagunei prezio sinbolikoan saldu dizkiete.
Aurten elkartasunezko egitasmo honen helburua Maliko haurrei laguntzea izan da, elikagaiak, botikak erosiz, hezkuntzan inbertituz …
Maliko errealitatea eta beharrak ezagutu ahal izan zituzten GKEk dituen materialei esker.
Ikastetxetik honako hau azpimarratu dute: “Egitasmo motibagarria da, izan ere orri-markatzailearen prozesuan aritu baitira haurrak, egin eta saldu, partaide sentitu dira. Gainera hain urruti dagoen errealitatean lagundu ahal izatea esker oneko jo dute. Familien, lagunen eta ikasleen eskuzabaltasunari esker, 400€ eskuratu ahal izan dute. Ikastetxetik adierazi digute pozik daudela esperientziarekin eta lagundu duten guztiei eskertu nahi diete euren lana, aurrera begira ere lanean jarraitzera animatuz”.