
Ferien programak bi aldaketa izan ditu
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
2015/11/13
Tafallako Merkatarien Elkarteak, ASCOTA, web orri berria sortu du www.comerciotafalla.com domeinuarekin. Ekimena Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan aurkeztu dute merkatari elkartu, Udaleko eta ASCOTAko ordezkarien aurrean.
Udalaren izenean, Merkataritza eta Industriako Lehendakariak, Soco Ojer, nabarmendu du saltoki txiki eta ertainen aldeko apustua eta ezinbestekotzat jo du estimulazioa eta kontzientziazioa bertako ekonomia eta kontsumoarekiko.
Bestaldetik, Maider Labayru ASCOTAko lehendakariak web berria tokiko saltokien erakuslehio birtual bezala definitu du eta Udalaren zein Nafar Gobernuaren laguntza eskertu du eta halaber Inma Abinzano ASCOTAko lehendakari ohiari eskertu egitasmoaren sustatzaile gisa. Luis Sáncheze, web orriaren diseinatzailea, bere osaketa eta diseinuaz mintzatu da.
Helburua aurrera egitea eta interneten zein sare sozialetan egotea zen, bisualki Tafallako saltokiek zer eskaintzen duten erakusteko asmoz.
Webguneak saltoki elkartu guztiei buruzko informazioa biltzen du (microwebs) eta sektoreka antolatuta daude. Harremanetarako datuak, kokapena, eskaintzak … biltzen ditu. Elkartuak bere saltokiari buruzko informazioa elikatuz joango dira. Halaber, eskaintza atala eta berrikuntza atalak ere badaude. Goikaldean gainera, modu dinamikoan, azken berrikuntzak eta promozioak ikus daitezke.
Bestaldetik, elkartearen bloga, berriak eta ASCOTA zein saltokien agenda ere jasotzen dira atal batean. Harpidetzeko aukera eskaintzen da, elkartuei eta hiritarrei oro har, horrela elkartearen berrikuntzen berri iznago dute informazio-buletinaren bidez.
Kontsultatu hemen Ferien programazio osoa. Tafallako Udaleko Festetako Zinegotzigoak asteburu honetan egingo diren bi jardueren aldaketaren berri eman du: Joan den ostiral...
Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra eskalada ikastaroa egingo da Miriam Garcia Rokodromoan eta Ereta Kirol Klubeko Boulderrean. 2012. urtea baino lehen edo urte horretan bertan ...
Heldu dira otsaileko Feriak, ostegunetik igandera, hilaren 9tik 12ra, eta asmo handiko ekitaldi-programa batekin ospatuko direnak. Jacinto Goñi Jai zinegotziak gaur goizean a...