Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko maiatzak 25

Tafallako Musika Eskola Munizipalean izena emateko epea irekita

Foto noticia

2018/05/25

ETORRI MUSIKA ESKOLARAescuela_musica!

Lelo honekin, beste urte batez, Tafallako Musika Eskola Munizipalak hasiera eman dio 2018-2019 kurtsorako ikasleentzako matrikulazio epeari.

Zentroak, HELDUENTZAKO (14 urte edo gehiago dituzten pertsonentzako) daukan eskaintza azpimarratu nahi du. Bertan, ikasleak bere beharren araberako formakuntza aukeratu dezake:

  • Instrumentua soilik, Musika Hizkuntzarik gabe.
  • Musika Hizkuntza soilik, instrumentu bat ikasteko beharrik gabe (aukera interesgarria koro batean abesten duten pertsonentzat ala partitura bat irakurtzen ez dakiten, baina musikaren munduan dabiltzan pertsonentzat).
  • Instrumentua eta Musika Hizkuntza (Helduentzako taldeak)

Gainera, haiei espreski zuzendua dagoen ikasgaia sortzeko aukera daukate:

“AKONPAINAMENDU KITARRA”, gustokoen dituzten abestien akonpainamendua ikasteko.

2018-2019 KURTSORAKO MATRIKULAZIO DATAK

  • Musika eta mugimendua (6 eta 7 urte)-BERRIAK (2011n eta 2012an jaioak – 2018ko maiatzaren 8tik ekainaren 22a arte
  • 8 urteko ikasleak eta helduagoak-BERRIAK (2005 eta 2010 artean jaioak) – 2018ko ekainaren 4tik 8ra
  • Ikasle HELDUAK (2004an edo lehenago jaiotakoak) adin mugarik gabe – 2018ko Ekainaren 18tik 22ra

ANIMA ZAITEZ eta izena eman Musika Eskola Munizipalaren hurrengo kurtsorako!!!

Informazio gehiago eskuratzeko hurbildu zaitez Kultur Etxean kokatua dagoen Musika Eskola Munizipalera edo Tafallako Udaletxeko beheko pisuan dagoen Bulego Bakarrera.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento