UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko kide guztiak kalera aterako dira martxoaren 15ean, 18:30ean, bakearen aldeko kontzertu bateratua eskaintzeko.
Tafallanako Udalako Musika Eskola “bakearen aldeko elkartzea” egingo du martxoaren 16an, 18:30ean, udaletxeko plazan. Ikastetxeko irakasleek, ikasleekin eta haien familiekin batera, “Oda de Europa” joko dugu. Ekitaldi honen bidez, bakerako aldarrikapen sendoa zabaldu nahi du musika-eskolak, baita gerrako biktima eta errefuxiatuekiko elkartasuna erakutsi ere.
UEMYD MUSIKA ESKOLEN MANIFESTUA
Egun hauetan, atsekabetuta ikusten ari gara Ukrainan gertatzen ari dena; komunikabideek milaka hildako eta ia bi milioi errefuxiatu aipatzen dituzte, herrialdetik ihesi doazenak, haien bizitzak, oroitzapenak eta, horietako asko, familiako kideak atzean utziz. Giza eskubideak berariaz urratzen dituen botere-borroka baten erdian harrapaturik dauden biktima errugabeak dira. Izan ere, nahiz eta desadostasuna legitimoa izan, inposizio armatua, suntsipena eta erahilketa erabat onartezinak dira.
Horregatik, Musika Eskolen Elkarteak erabateko gaitzespena adierazi nahi dio gerra honi eta edozein indarkeria motari, edonon dela ere. Era berean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu gerraren ondorio latzak jasaten ari diren pertsona guztiei, ilusio eta itxaropenak indarrez atzemanda ikusi dituzten haurrei eta familiei.
Horren urrun eta horren hurbil. Horren urrun, bizi dugun garaian ulerkaitza suertatzen delako gertatzen ari dena. Eta horren hurbil, inbasioaren laztura sufritzen ari diren ukrainar guztiekin identifikatuta sentitzen garelako, eta baita gatazka armatuaren eta gobernuaren ankerkerien aurka manifestatzeagatik zigortuak izan diren, herrialdetik ihes egin behar izan duten edota sekula hasi behar ez zukeen gerran hil diren hiritar errusiarrekin ere.
Gu ez gara politikan eta gai geoestrategikoetan adituak; gu musikariak gara, baina desadostasunak gorabehera, badakigu eta uste osoz aldarrikatu nahi dugu bakea eskubide ukaezina eta unibertsala dela, elkar ulertzeko modua eta etorkizunerako bide bakarra.
Musikak bonbak isilaraz ditzala eta gure instrumentuak izan daitezela arma bakarrak, notak jaurtiz mundua bakearen aldeko doinuekin samurtzeko.