UDAL BANDOA EGUZKI EKLIPSE OSOA – ABUZTUAK 12
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Larunbat honetan, Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak zein Etniker fundazioak antolatuta, Tafallako Udalaren laguntzarekin, “Ondare Kulturala Hurbilduz” jardunaldia ospatuko da Kulturgunean.
Ekitaldi honetan hiru tafallar izango dira hitzaldi bana ematen. Bazkari bat egongo da baita ere eta El Saso inguruan bisita gidatu bat egingo da.
Egitaraua 10:45ean hasiko da aurkezpen batekin. Ondoren, Alberto Maganek San Sebastianen kondaira eta tradizioak azalduko ditu. Hau eta gero Javier Torralbak hartuko du hitza, “Tafalla a pie” blogaren hamargarren urteurrenari buruz hitz egiteko.
Azkenik, Iñigo Aguerri “Los Pajes”, nafarroako jotaren aintzindarien historia azalduko du.
Eguerdian, Miguel Indurain Polikiroldegian bazkaria ospatuko da eta amaitzeko, arratsaldean, Javier Torralbak bisita gidatu bat eskainiko du El Saso eta bere etxaldeen ingurutik.
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...