Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko abuztuak 7

Tafallako sektore turistiko eta komertzialaren material berria

Foto noticia

2018/08/07

Arturo Goldaracena, Tafallako Alkateak; Soco Ojer, Merkataritza Zinegotziak eta Pili Etxeberria, Erdialdeko Garapen Partzuergoko teknikariak aukeztu duten gida berri honetan 24 establezimendu azaltzen dira 3 multzotan banatuta: “Dastatu Tafalla”, “Geldialdi indarberritzailea” eta “ekintza turistikoak”. Establezimendu bakoitzaren berezitasunak edo bereizgarritasunak azaltzen dira, hauekin batera, itxiera egunak, helbidea, telefono zenbakia, wifia…

Gainra, gidak “erosketak” atala dauka, non Merkatu Munizipalarekin batera, Ascotarekin lan egiten duten 70 denda inguru azaltzen diren,taldetan banatuta.

Bi plano sartu dira, lehenengoa ostatuen helbidearekin eta  bigarrena erdialdeko taberna eta jatetxeekin, ibilbide gastronomiko bat erakutsiz.

Materiala Erriberriko Turismo Bulegoan, parte hartzen duten merkataritza guneetan eta Tafallaren influentziapean dagoen zonaldean: Baldorba, Erriberri, San Martin de Unx, Uxue…

Helburu nagusia Tafallako eskaintza gastronomikoa erakustea da, Erdialdeko gainontzeko herrietatik bereizten duen xarma turistikoa dauka eta. Ekintza hau Merkataritza eta Turismo Dinamizazio Planaren barnean kokatzen da. 5000 eskuorri egin dira 2300€ko kostuarekin.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento