BANDOA | Suteen prebentzioa
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Hirugarren urtez, 2026ko martxoan zehar garatuko dugun Sexualitatearen Hilabeteko Jardueren Eskaintza aurkezten dugu, aurten “Mito gutxiago, errealitate gehiago. Hitz egin dezagun sexualitateaz” lelopean. Ekimen hau Euskara, Gazteria, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun alorrek elkarrekin aurrera eramandako lan ildo baten parte da. Denbora horretan zehar, tailerrak, hitzaldiak, antzerki-emanaldiak eta prestakuntza-jarduerak sustatu dira biztanle guztientzat, bizitzako etapa guztietan, sexualitatea pertsonen bizitza osoko garapen integralaren parte dela ulertuta.
Hilabete honen bidez, sexualitate anitza, inklusiboa eta errespetuzkoa ikusarazi nahi dugu. Errealitate, identitate eta bizitzeko modu guztiak aitortuko dituen sexualitatea; eredu tradizionaletara mugatuko ez dena, aniztasuna besarkatuko duena eta errespetua, berdintasuna eta tratu ona sustatuko dituena.
Sexualitatea ez baita soilik tradizioz burura datorkiguna. Sentiberatasuna, komunikazioa, errespetua, mugak, afektua, laztanak eta elkar zaintzea ere bada. Enpatian, adostasunean eta erantzukizun partekatuan oinarrituta erlazionatzen ikastea da. Jakin-mina, elkarrizketa eta hausnarketa sortu nahi ditugu, ikuspegi irisgarri eta parte- hartzaile batetik.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu programazio honekin bat egitera. Sexualitate osasuntsuaz hitz egitea, ongizateaz, eskubideez, elkarbizitzaz eta bizi kalitateaz hitz egitea da. Eta publikotasunetik egitea gizarte informatuago, libreago eta errespetutsuago batekiko dugun konpromisoa berresteko modu bat ere bada.
Aurten, beste urrats bat eman nahi izan da programazioan. Prestakuntza-ekintzak alde batera utzi gabe, proposamen berritzaileen alde egin dugu, herritarrentzat irekiagoak, hala nola liburutegi ibiltari bat abian jartzea, “Sexoteka”, baliabideak, irakurketak eta dibulgazio-materialak udalerriko hainbat gunetara hurbilduko dituena. Liburutegi mugikor hau herriko Ignacio Ainzúa artistaren esku-hartzearekin egin da, eta CASSYReko Sexu-Hezitzailearen laguntzarekin. Bertatik abiatu zen ideia eta material batzuen dohaintzarekin lagundu du.
“GOZAMENEZ, zentzumenen plazera” izenburupean, adin guztietako pertsonei zuzendutako escape room bat egingo da, zentzumen eta sentsazioen mundura urbiltzeko. Herritar guztiei zuzendutako jarduera berritzaile gisa, martxoaren 27an zuzeneko podcast bat egingo da, tafallarrek Tafallako hainbat puntutan kokatutako postontzietan proposatzen dituzten galdera guztiei erantzuna emateko.
XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...