Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko urtarrilak 23

Tafallako Tailer Eskolak ekipamendu informatiko zaharkituak biltzeko kanpainia bat hasi du.

Foto noticia

2018/01/23

26733626_789940104522564_7629988240898332173_nTafallako Tailer Eskolak ekipamendu informatiko zaharkituak biltzeko kanpainia bat hasi du.

Tafallako Informatika eta Telekomunikazio Tailer Eskolaren barnean, Gizarte-Lan bezala, “Aplikazioak eta Komunikazioa” lan taldea osatzen duten ikasleek, ekipamendu informatiko zaharkituak (ORDENAGAILUAK, SAGUAK, TEKLATUAK, DORREAK, MUGIKORRAK, TABLETAK…) biltzeko kanpainiari ekin diote.

Gaur egun Tailer Eskola bere ikasleen herrietako Udalekin hizketan ari da ekipamendu informatiko zaharkituak uzteko leku bat aurkitzeko. Erriberri, Tafalla, Barasoain, Garinoain, Larraga, Kaparroso, Zarrakastelu eta Martzilla herrietako udalekin jarri da kontaktuan

Bildutako material guztia zerrendatu eta Tailer Eskolan gordeko da Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren ikasleek haren errebisioa eta berreskuratze saiakera egiteko. Materiala konpondu ezin bada Tailer Eskolaren material berrerabilgarri bezala geratuko da, bestela Mairagako puntu garbian bilduko da.

Tafallan material bilketa ostiraletan izango da, 10:30etatik 12:30 arte, Barranquiel kaleko Tailer Eskolaren biltegian.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento