Ariketa eta osasuna. Bizitza aktibo baterako gakoak
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
2014/11/28
Duela gutxi Tafallako Udaletik abian jarri da 2014-2016ko Turismo eta Merkataritza Dinamizazio-Plana Tafallarako. Plan honen xedea bada Tafallako merkataritza eta turismoa balioan jartzea eta sendotzea. Hiru urteko iraupena duen plan hau sektoreko adostasunetik eta parte hartzetik landu egin da. Helburua merkataritzari lotutako ekintza plan batean zehazten da, egun bizi dugun krisiak jotako sektore honi laguntzeko asmotan.
2014an burutzeko ekintza programa honek 5 neurri garatuko ditu. Ondoko hauek dira:
1.- TOKIKO KONTSUMO ETA HURBILEKO MERKATARITZAREKIKO SENTSIBILIZAZIOA
Ezinbestekoa jotzen da kontsumo ohiturek kontuan har ditzaten Tafallako saltokietako eskaintzak eta produktuak. Halaber, saltzailearen irudia eta hurbileko saltokien balioa sustatzea.
Ekonomia ikuspegitik bere garrantzia azpimarratzen da, Nafarroako enpleguan duen ekarpenagatik eta hurbileko ingurunearekiko duen konpromisoagatik. Horrela jarduera ekonomikoa hutsa baino gehiago da, eginkizun soziala betetzen baitu.
Egintzak:
– Lehenik eta behin, 2014-2016ko Turismo eta Merkataritza Dinamizazio-Plana egiten da.
– Hurbileko eta tokiko merkataritzara erakartzen dira Lehen Hezkuntzako ikasleak.
– Merkataritza sortzea sustatu eta lagundu egiten da merkatariei eta udal teknikariei bideratzen zaien hitzaldien bitartez.
2.- GUNE PUBLIKOA MERKATARITZARA ETA AISIALDIRA EGOKITZEN DA.
Parte hartze publiko zein pribatua bultzatu nahi da ingurunean eta hirian eragiten duten jarduera aipagarrietan. Esate baterako udal azokarako lehiakortasun plana, alde zaharra erakargarria eta irisgarria, eta abar.
Egintzak:
– Doanik aparkatzeko, gutxienez bi gune berri gaitu erdigunetik hurbil. (2014an La Moderna Plazako aparkalekua eta beste bat 2015ean).
– Tafallan dauden aparkalekuak seinaleztatu.
– Merkataritza-kaleen itxura hobetu, aurre-aldeak egokituz eta hiri-altzariak konponduz edo txukunduz.
– Laguntzak edo diru-laguntzak eman herri-guneko eraikinak birgaitzen dituzten auzokideei..
3.- ANIMAZIO, SUSTAPEN ETA KOMUNIKAZIO JARDUERAK.
Jolas moduan eta era dibertigarrian herritarrak saltokietara hurbiltzea helburu duten jarduerak dira. Herritarrak kalera atera eta aldi berean hiriko merkatal-eskaintzaz eta eskaintza gastronomikoaz gozatzea.
Egintzak:
– Kultur jarduera berrien Programazioa: Tubala Brass Week.
– Tafallako jardueren argazkia eta agenda.
4.- PARTEKATU BERRITZEKO
Egintzak:
– Ibilbideak Tafallako bidezidoretan zehar.
– Kultur ibilbidea Tafallan barna, turismo ikuspuntutik.
– Monumentuak irekita (urteko igande guztietan).
– Beste herri/hiri batzuetako saltokiak ezagutzeko txangoa. (Tolosa).
– Jolas izaera izango duen jarduera baten ospakizuna herrian.
– Jota/artisautzari buruzko erakusketa Errekoletetan.
5.- ESKUALDEKO BURUA
Tafallako merkataritza herriko eta eskualdeko turismo baliabidetzat hartu, aitortu.
Ariketa funtsezkoa da osasunerako, gaixotasunak prebenitzen laguntzen digulako. Funtsezkoa da bizitzako etapa bakoitzera egokitzea. Gainera, entrenamenduari buruzko mitorik oh...
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...