Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko azaroak 19

Tafallako Udal Musika Eskolaren kontzertua Santa Zeziliaren omenean

Foto noticia

Azaroaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan Tafalla Kulturgunean, Santa Zezilia musikaren patroiaren omenezko ohiko kontzertua ospatuko da.

Aurten, joan den ikasturtean sarituak izan ziren ikasleak eta Pablo Sarasate Kontserbatorioan sarrera-proba gainditu duten ikasleak egoteaz gain, emanaldi handia antolatuko da amaiera moduan.

Emanaldian Bandako ikasleek bi pieza joko dituzte eta Abesbatzak eta Musika-Hizkuntzako ikasleek (1., 2., eta 3. mailakoak) osatutako talde handia lagun izanen du Bandak.

18:30etan instrumentu-taldeko 1. eta 2. mailako ikasleek, Akordeoi eta Txistukoekin batera, kalejira eginen dute gure herrian barna.

Kontzertuaren egitaraua: Sta. ZeZilia  Kontzertuaren Egitaraua 2018

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento