Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko abuztuak 21

Tafallako Udalak 2018ko Festen inguruan egindako balantzea

Foto noticia

Arturo Goldaracena, Tafallako Alkatea; Jacinto Goñi, Jai Zinegotzia eta Pedro Leralta, Hiri Garbiketa Zerbitzuen Arduraduna izan dira gaur goizean Udaletxean ospatu den prentsaurrekoan.

Arturo Goldaracenak hiritarrei eskertu nahi izan die egon den parte hartze maila altua eta astean zehar bizi izan den giro paregabea. “Jai oso politak izan dira, jende askoren lanari esker aurrera atera direnak, bakoitza bere esparruan”. Bereziki eskerrak eman dizkie langile munizipalei, Zerbitzu Brigadari, garbitzaileei, Polizia Munizipala eta gainontzeko poliziei haien koordinazioagatik eta batez ere, modu altruistan Jaiak aurrera atera daitezen lan egin duten pertsonei.

Jacinto Goñik Zezensuzkoa eramaten dutenen bezalako laguntzaile anonimoen lana eskertu nahi izan du, egunero bertan daudelako.

Jaietako egitarau ofiziala osotasunean aurrera atera da, inolako istilurik gabe, orokorrean, azken urtetako antzeko ikusle kopuruarekin. Plazako berbenak arrakastatsuak izan dira, batez ere asteburutan. Arratsaldetako musika ere sekulako arrakasta izan da, batez ere 15ekoa Elektrotxarangarekin. Jai amaieraren suziriaren ordu aldaketa egokia izan dela dirudi, jende eta ume gehiago izan zirelako bertan. Txupinazoari dagokionez, zera esan du: “duela asko ez nuela Nafarroako Plaza hain beteta ikusten”. Orokorrean Jacinto oso pozik geratu da.

Egunean zehar bizi izan den giroa da aipagarriena, batez ere eguerdian eta arratsaldean.

Entzierroetan bakarrik hiru persona eraman dira hospitalera, haietako bi 15ean, bata adarkada batengatik; bestea, 16an. Hiru horietatik bat etxean da iada eta hospitalean jarraitzen dutenak gaur edo bihar aterako dira. Polizia Foralak borondatezko 179 alkoholemia froga egin ditu eta 13 denuntzia ipini ditu, gehiengoa lapurketengatik eta haietako batzuk ordu gutxira kenduak, desagertutako objektua zegoen bezala agertzean. Polizia Munizipal eta Foralaren hitzetan, festa lasaiak izan dira, istilu maila txikiarekin, normalitatearekin eta gatazka gutxirekin hiritarrei eta trafikoari dagokionez. Istilu gehienak asteburuan gertatu dira, astean zehar denuntzia bakarra egonik.

208 ibilgailu identifikatuak izan dira, 156 denuntziarekin, gehienak alkohol edo droga kontsumoarekin zerikusia zutenak. Zezenketen Legearen arau hausteengatik ere 7 denuntzia izan dira. Intoxikazio etiliko eta borroka gutxiago egon dira ere bai.

Kale garbiketaren gaian hobetuz goaz: jendeak orokorrean zakarrontziak erabiltzen ditu eta birziklatzen du, dena den, tabernetatik ateratzen diren kristalezko basoen gaia konpondu beharra dago, arriskutsuak izan daitezkelako.

JAIETAKO IRUDIAK HEMEN

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento