Beste futbol bat posible da
Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Emakumeen futbolari askotariko begiradak: beste futbol bat posible da...” hitzaldi-solas...
Tafallako Udalak Garapenerako Lankidetza Programa bat sustatzen du, garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateetan giza garapena eta ahalmen sozioekonomikoak babesteko.
2024. urtean, programa horrek 50.000 euroko aurrekontu-partida izan du, Nazio Batuen gomendioen ildotik, udalerrien eremutik herrien arteko nazioarteko lankidetza bultzatzeko.
Garapen Lankidetzarako Udal Programa Gizarte Gaietako Zinegotzigoak kudeatzen du. Honako hauek dira helburuak:
Alkatetzaren 2024ko abenduaren 23ko ebazpenaren arabera, Garapen Lankidetzarako kontusailaren banaketa onetsi da, ondoren zehazten diren proiektuak diruz lagunduz:
“Instalación de paneles solares y reforma de la cocina del orfanato Cibaevva”. Camerún – 9.000 €.
“Mujeres nuevas, desarrollo integral libre de violencia para mujeres indígenas, en Chiapas”. México – 15.000 €
“Mejora de las condiciones socioeducativas de niñas y jóvenes mujeres palestinas del campo de refugiados Shu´fat”. Jerusalén – 15.000 €
“Promoción de la escolarización de niñas en Bissau y formación de agentes de cambio contra la mutilación”. Guinea Bissau – 8.000 €
Alkatetzaren 2024ko abenduaren 27ko ebazpenaren arabera, diru-laguntza bat onartu da larrialdi humanitarioko jarduketa honetarako:
Valentzian DANAk 2024ko urriaren 29an eragindako kalteak arintzeko eta kaltetutako eremuak berreraikitzen laguntzeko ekimena – 3.000 €
NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOAREN bidez.
Larrialdia hain handia izan da, ezen, Valentziako Erkidegoarekin elkartasunez, hainbat autonomiaerkidegok eta nazioarteko erakunde ugarik hainbat baliabide eskaini baitituzte kaltetutako udalerrietan harrapatuta eta isolatuta dauden pertsonen larrialdiei erantzuteko.
Berehala erantzuteko neurriak hartu diren arren, hondamendi natural horren tamaina eta garranzia kontuan hartuta, beharrezkoa da jarduketa berriak sustatzea, ahalik eta azkarren, eragindako kalteak arintzeko, kaltetutako herritarren beharrei erantzuteko eta kaltetutako azpiegiturak, ondasunak eta zerbitzuak beren egoerara ekartzeko.
2024ko urriaren 29an Valentzian DANAk eragindako kalteak arintzeko eta ingurua berreraikitzen laguntzeko jarduerak laguntzeko, Tafallako Udalak larrialdi humanitarioko partida ekonomikoa bideratu nahi du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bitartez.
Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Emakumeen futbolari askotariko begiradak: beste futbol bat posible da...” hitzaldi-solas...
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...