2015/8/21
Tafallako Udalak eguerdian egin du bukatu berri diren jaiei buruzko balantzea. Arturo Goldaracena alkateak Haizea Lizarbe Jai Batzordeko Zinegotziarekin batera Udalbatzaren izenean, alorrez alor jaien gaineko balorazioa aditzera eman du.
Parte hartzea
Oso positibotzat jo dituzte jai hauek. Parte hartzeari dagokionez, astez jende-olde gutxiago espero zen arren, ekitaldi guztietan parte hartze altua somatu da eta ez da ekitaldi bat bera ere atzeratu behar izan. Halaber, alkateak berretsi du izan den giro ona eta partaidetza altua.
Gorabeherak eta arreta eman
Gorabeherei dagokienez, ez da ezer larririk erregistratu, salaketa txikiak baino ez dira izan lapurketa eta kalte materialengatik, eta ez da zorro-lapur bandarik antzeman egunotan.
Eraso sexistengatik ere ez da salaketarik izan, baina kexak bai bideratu dira Oihu feminista taldera, hainbat jarrerengatik. Ildo honetan, Udalak gai honetan sakontzeko beharra azpimarratzen du eta jarrera mota hauek ez onartzea nabarmendu.
Bestaldetik, Osasun Zentroan ez da inor hartu behar izan liskarrengatik, ezta alkohol-intoxikazioagatik ere. Gurutze Gorriak 26 pertsona artatu ditu, barne Francisco Marco toreroa, entzierroan gertatutako urradurengatik edo kontusioengatik (23) eta bigantxetan (2).
Foruzainen Datuak: 4 salaketa ibilgailu eta etxebizitzetan egindako kalteengatik, 6 salaketa diru-zorroak eta poltsak lapurtzeagatik, 48 salaketa administratibo, 170 badaezbadazko alkoholemia proba, liskarrengatik ez da salaketarik izan, ez da zorro-lapur talde profesionalik antzeman, lapurketa bat etxebizitza batean abuztuaren 13an.
Berrikuntzak eta proposamenak
Hurrengo jaietara begira, entzierriloaren segurtasunaz mintzatu dira hobetu behar delako, arauak oroitarazten dituen berariazko bandoa sortuz, zezenak ibilbidean dauden bitartean hesietatik jeisteak dakartzan arriskuak ekiditearren.
Kohetearen egunean Udaletxeko balkoian ikurrina jartzeari buruz, nabarmendu dute ez dela arazorik ez istilurik sortu hori dela eta.
Azkenik, Merindadearen Egunaz hitz egin dute eta iragarri Merindade Taldea sortzeko proposamena aztertu dela, eskualdeko gai arruntak modu orokorrean eta elkarrekin jorratzeko.
Orain jaiak bukatu direnean, barne azterketa egingo da helarazi zaizkien iradokizunak, balizko aldaketak, hobekuntzak baloratzeko datozen jaiei begira.