2015/8/15
Ohi den bezala, abuztuaren 15ean eta jaien barruan Tafallako Udalak omenaldia egin die Tafallako hainbat pertsona eta kolektibori, euren ibilbideagatik eta herriarekin duten loturagatik.
Omenaldia Udaletxeko osoko Bilkura aretoan ospatu da eguerdian.
Oraingoan omenduak honako hauek izan dira:
o Eugenio Vidaurre Ganuza eta Juan Martín Rekalde, bere konpromiso eta begiruneagatik Ingurunearekiko.
o Tafallako tren geltokiaren aldeko plataformari, tren geltokia mantentzearen aldeko borroka irmoagatik.
o Kirol arloan:
- 1. Atletismoa: Javier Leoz De la Barren, Espainiako Gazte Mailako txapeldunordea eta Josu Salaberri, Espainiako Gazte mailako txapeldunordea.
- Txirrindularitza: Ainara del Busto. Nazioarteko Red Hook Criteriumeko irabazlea eta aurten Nueva York eta Londreseko probatan irabazlea. Errepideko Eliteko Txirrindularitzan Espainiako selekzioko kidea da eta nazioarteko hainbat lasterketetan parte hartu izan du; besteak beste Bretañako TOURean, Emakumeen Biran eta aukeratua izan da Frantzian irailan egingo den nazioarteko beste lasterketa batean.
- Igeriketa: Natalia Aznar Martínez, Espainiako Igeriketa Txapelketan brontzea hegal motako proban, 50 eta 100 metrokoan.
- Futbola: David Ruiz Navascués Peña Sporteko entrenatzailea, 3. mailako txapelduna izatea eta 2. B mailara igotzea lortu duena lehen taldeko entrenatzaile bezala.
Korporazioko kideek hiriko armarria brodatua duen zapi gorria jarri diete.