Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Hilaren 15etik 25era, gainera, Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldiak ere lekua hartuko du gurean
Udaberriak arima eta gorputza alaitzen baditu ezin eta garai hobea da hizkuntza ohiturak hobetzeko. Horren harira, urtero bezala, Tafallako Udalak Euskararen Eguna ospatuko du maiatzaren erdialdean. Aurtengoan, gainera, hilabetean zehar garatuko diren jardueraz lagunduta. “Euskararen Udaberria” lelopean; kultura, literatura, hitz egiteko tailerrak edo aisialdirako zenbait ekimen antolatu ditu Udaleko Euskara Batzordeak.
Alor literarioan Amets Arzallusen Miñan liburu arrakastatsuak izango du protagonismoa, bai autorearekin egingo den solasaldi batekin hilaren 5ean zein obraren antzerkiarekin 9an. Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak ere presente gongo da, baina erakusketa moduan liburutegian.
Udalaren errekonozimendu ekitaldia 16an, ostirala, izango da, larunbatean egun handia ospatuko delarik goizetik gauerako jarduerekin herriko txoko ugaritan zehar.
Haurrek ere izanen dute haien tokia, batik bat hilaren 21ean egingo den ludotekan edo hurrengo egunean, osteguna 22, Ereta Parkean ospatuko diren herri kiroletan. Euskararen egunean bertan, nola ez, haurrentzako txokoa ere egongo da.
Maiatzaren 15etik 25era, gainera, Euskaraldiaren laugarren edizioa ospatuko da, bere aurkezpen propioa izango duena Tafallan. Gogoan izan hizkuntza-ohiturak aldatzeko sortutako mugimendu soziala dela Euskaraldia, Euskal Herri osoan eragiten duena. Honek herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzea du helburu, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratura dei eginez. Ahobero eta belarriprest txapak banatzen ari dira iada herrietatik eta izen emateak web orriaren bidez egin daitezke. “Elkar mugituz egingo dugu” da aurtengo lema eta Bulego taldeak ipini dio musika “Gure bihotzaren taupadak” abestiarekin.
Maiatzak 5 Astelehena
12:00 Solasaldia | Amets Arzallus Antia, Miñan liburuaz. Tafalla Kulturgunean.
Maiatzak 9 Ostirala
20:00 Antzerkia | Miñan. Tafalla Kulturgunean.
Maiatzak 12 – 30
Erakusketa | MO. Behi euskaldun baten memoriak. Liburutegian.
Maiatzak 14 Asteazkena
18:30 Mintzodromoa | Arkakusoen plaza.
Maiatzak 15 Osteguna
19:30 Antzerkia | Hilkutxa baten komedia. Kulturgunean.
20:15 Euskaraldia | Ahobizi eta Belarripres txapen banaketa. Tafalla Kulturgunean.
Maiatzak 16 Ostirala
19:30 Omenaldia | Udaletxean.
20:00 Bertso poteoa | Joanes Ilarregi eta Oihana Bartrarekin.
Maiatzak 17 Larunbata
10:00 Ibilbide gidatua | Berdesiarekin, Fuente del Rey – Pinar Ereta. Hamaiketako autogestionatuta.
12:30 Txaranga + Pintakaras | Arkakusoen plazatxoan.
14:30 Bazkaria | Eretan. Txartelak www.tafalla.es orrian.
15:30 Jokai | Haurren gunea Eretan.
18:30 Puzgarriak + merienda | Haurrentzat. Plazan.
18:30 Trikidantz Taldea | Arkakusoen plazatxoan.
21:15 Zezensuzkoa
21:30 Ezpika Taldea | Arkakusoen plazatxoan.
Maiatzak 20 Asteartea
19:00 Irakurle taldea | Liburutegian.
Maiatzak 21 Asteazkena
16:30 Ihes gela | LH 5 eta 6 mailako ikasleentzat. Ludoteka.
Maiatzak 22 Osteguna
17:30 Herri Kirolak | Haurrentzat. Ereta Parkea.
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...