Bihar arratsaldeko 16:30ean Udaletxe aurrean banatuko dira, gazteei lehentasuna emanez.
Tafallako Udalak beste 15 entitate nafarrekin batera “CO(N)RESPONSABILIDAD – ERANTZUNKIDETASUNA GARAI HAUETAN ERE” kanpaina martxan jarriko du. 2020ko uda ohiz kanpoko gisa pasatuko da memoria kolektibora, tokiko festekin duen lotura “normaltasun berrian” lausotuta geratu baita. Horrek ez du esan nahi elkartzeko, poztasunerako eta dibertsiorako uneak partekatzen ez ditugunik. Bizitzak aurrera jarraitzen du eta arreta eskatzen digu hainbat arlotan, hala nola pertsonen zaintzan, etxeko lanetan edo aisialdiaz eta sexuaz gozatzean. Hona hemen gure proposamena: jardun ERANTZUNKIDETASUNEZ
Ardurak partekatzen dituzun pertsonak errespetatu eta modu orekatuan parte hartu denbora eta zereginak banatzen dituen taldean. Aisiaz eta sexuaz gozatzean, errespetuz jokatu beti. Bai bakarrik baita baietz. Bizitza, pertsonak, erdigunea baikara. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitza oso, solidario eta osasuntsua bermatzen digun maskara da. Ongi erabili.