Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko urriak 30

Tafallako udalak “Unidos por el éxito escolar” kanpaina solidarioan parte hartu du

Foto noticia

2017/10/30

unidosGaur goizean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Leire Armendarizek; Caixabank kutxako Zerbitzu Alorreko Erdialdeko zuzendariak, eta Pedro Arzozek; Tafallako Gurutze Gorriko presidenteak, Erdialdean 313 ume lagundu dituen “Unidos por el éxito escolar” kanpainaren balantzea aurkeztu dute, Tafallako alkate den Arturo Goldaracenak lagunduta.

Kanpainaren hirugarren edizioa izan den honetan, orain arte beti banatu diren oinarrizko eskolarako material kitak eman ordez, 35€-ko 2.800 aurreordainketa-txartel banatu dira beharrezkoa zuten familien artean.

Leire Armendarizek, Caixabank kutxako Zerbitzu Alorreko Erdialdeko zuzendariak, zehaztu duenez: aldaketa hau familien intimitatea mantentzeko eta hauek non kontsumituko duten haien kabuz erabakitzeko izan da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari eskerrak eman dizkio ere bai, familien arazoak zehazki lantzeagatik eta laguntzak emateko orduan bideratzeagatik.

Pedro Arzozek, Tafallako Gurutze Gorriko presidenteak, familia askok egin behar duten esfortzua azpimarratu du eta zori txarrez gaur egun oraindik mantentzen diren eragozpen horiekin amaitzea beharrezkoa dela esan du. Gazteriarenganako deialdia egin du baita, hauek Gurutze Gorriaren elkartasun ekintzetan parte hartzeko eta Tafallako Udalari eskerrak eman dizkio, azken urteetan gai sozialekin erakusten ari den konpromisoagatik.

Azkenik, Arturo Goldaracenak Udalak gai honekin lan egiten jarraituko duela baieztatu du.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento