Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko uztailak 13

Tafallako Udalaren adierazpen instituzionala, 2022ko uztailaren 12an herrian gertatutako sexu erasoaren aurrean

Foto noticia

Tafallan emakume batek jasan duen eraso sexualaren aurrean, Tafallako Udaleko talde politiko guztiek gaitzespen irmoa eta erabat gaitzesten dugu eraso sexista ororen aurrean, eta gure babesa eta hurbiltasuna erakusten diegu emakumeari, haren familiari eta lagunei, erasoa jasan duen emakumea errespetu osoz  jarriz ekintzen erdigunean.

Lasaitasuna transmitiu nahi diegu herritarrei, izan ere, denbora laburrean ustezko erasotzailea atxilotu egin baitzen eta tafallarren artean egunero eraikitzen dugulako  herri segurua eta konprometitua emakumeen eskubideekin, beren bizitzako alderdi guztiak garatzeko askeak izan daitezen.

Emakumeen aurkako indarkeria egiturazkoa da gure gizartean, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpena; Giza Eskubideen  urraketa da eta arazo sozial handia, indarkeriaren presentziagatik eta dituen ondorioengatik.

Horregatik guztiagatik, TAFALLAKO UDALAK ADIERAZTEN DU:

GURE GAITZESPEN IRMOA INDARKERIA sexistaren agerpen guztien aurrean, batzuk argiak eta bistakoak, eta beste batzuk sotilagoak, baina aurrekoak bezain larriak.

ADMINISTRAZIO PUBLIKO gisa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko lanean aktiboki jarraitzeko KONPROMISOA HARTZEN DUGU, berdintasuna indarkeria sexista ezabatzeko bide bakarra baita.

GURE ATXIKIMENDUA MUGIMENDU FEMINISTAK SUSTATZEN DITUEN

EKINTZEI, eta Tafallako hiritarrei  gonbita egitea emakumeen aurkako indarkeria aho batez gaitzesten dugula adierazteko, Tafallako Elkarte Feministen Deialdiarekin bat eginez, 2022ko uztailaren 13an, asteazkena, 20:00etan Nafarroako plazan biltzeko.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento