Tafallako Udalaren Adierazpen Instituzionala jaietan izandako eraso matxistaren aurrean
“Ostiral gauean gure herriko taberna batean gertatutako eraso matxistabat salatu zen. Mezua argia da: erasorik ez erantzunik gabe”.
Festen esparruan, Tafallako Udalak emakumeen aurkako edozein eraso irmo gaitzesten du, eta, ondorioz, talde politiko guztien aho batez, honako adierazpen hau egiten du:
Edozein motatako sexu-erasoen aurrean gure gaitzespen eta arbuio osoa adierazten dugu, oinarrizko eskubide eta askatasun urraketa larria suposatzen dutelako, emakume eta gizonen arteko benetako desberdintasuna agerian utziz.
Horregatik guztiagatik, Tafallako Udalak, jai eta aisialdi guneetan emakumeen aurkako eraso sexistak prebenitu eta artatzeko protokoloa oinarritzat harturik:
- Erabateko babesa eta elkartasuna adierazten die gure hirian erasoren bat jasan duten emakumeei, eta, aldi berean, haien eskubideak eta intimitatea errespetatzen ditu.
- Konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko eraso sexistak desagerrarazteko eta emakumeek jaiak bete-betean bizi ahal izatea bermatzeko, euren eskubide eta askatasun guztiak gauzatuz
Emakumeek bizitzen jarraitzen duten indarkerien aurrean jarrera aktiboa erakusteko deia egiten die herritarrei, horrela Tafallako Udalarekin eta jaiaren zutabe diren kolektibo guztiekin bat eginez eta eraso sexisten aurrean erabateko gaitzespena pitzadurarik gabe erakutsiz.
Horrela, Tafallako Udalak bat egiten du eta herritarrei dei egiten die emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena adierazteko, El Aguazón, El Cierzo eta El Empuje peñek eta Tafallako talde feministek abuztuaren 19an, astelehenean, 17:00etan, Nafarroa Plazan deitutako ekitaldian.