Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko ekainak 28

Tafallako Udalaren Adierazpen Instituzionala LGTBI+ Nazioarteko Harrotasunaren Egunaren Inguruan

Foto noticia

Aurten, Stonewall-en New Yorkeko Greenwich Villageko istiluak gertatu zirela 50 urte betetzen dira. Gertakari hark (1969ko ekainak 28) LGTBI+ kolektiboaren askapenerako mugimendua piztu zuen, eta horren ondorioz nazioarteko LGTBI+ harrotasun eguna berean ospatzen da, genero eta sexu askatasunaren eguna alegia. Ekainaren 28 bakoitzean, justiziagabekeriaren, diskriminazioaren eta eten gabeko bortizkeriaren aurkako hiritar iraultza hura gogora ekartzen dugu, izan ere eskubide zibilen eta sexualen aldeko mugimenduari hasiera eman zion mundu osoan.

LGTBI+ harrotasun egunaren helburua berdintasuna, begirunea, aniztasuna eta askatasuna, guztion eta norberaren eskubideak aldarrikatzea da.

Pasa den legealdia, Nafarroako Gobernuak, Berdintasunarako Napar Institutuaren bidez, LGTB+ talderako benetako berdintasuna lortzeko eskumen eta konpromisoa bere gain hartu zituen, arreta espezifiko neurriak bultzatuz diskriminazioa gainditzeko.

Honen adierazle eta inflexio-puntu garrantzitsua, 2017ko ekainean onartu zen legea (Foru Legea 2017/8), non LGTBI+ kolektiboaren lagunen berdintasuna bermatzen den eta halaber, diskriminazioa gainditzeko neurri bereziak martxan jartzen dira. Legeak, eskumenak Nafarroako Gobernuari zein toki erakundeei ematen dizkie.

Tafallako Udalean, Nafarroako Gobernuan gertatu den bezala, Berdintasun Arloak bere eginkizunetan propio onartu du LGTBI+ kolektiboaren aldarrikapena eta bisibilizazioa, Laiak elkartearekin batera lan eginez.

Honengatik guztiagatik, hona hemen Tafallako Udalak hartzen dituen konpromisoak:

  1. LGTBI+ -eko pertsonentzat benetako berdintasuna eraginkorra lortzea helburu duten neurriak hartzea
  2. Laiak, Erdi Aldeko LGTB+ kolektiboarekin batera lan egitea, hiritarren sentsibilizazioa lantzeko programak eta ekintzak garatuz.
  3. Nafarroako Gobernuari eskatzea martxan jar dadila, beharrezkoak diren baliabideak erabiliz, 2017/8 Foru Legea non LGTB+ pertsonen berdintasuna bermatzen den.
  4. Hiritarrak animatzea LGTBI + Harrotasunaren Egunaren inguruan egiten diren ekimenetan parte hartzera, bereziki gaur 19:45ean Plazan ospatuko denospatuko den elkarretaratzean parte hartzera

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento