Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2016ko martxoak 16

Tafallako Udalaren adierazpena errefuxiatuekiko elkartasuna erakutsiz eta Europar Batasuneko politikak errefusatuz

Foto noticia

2016/3/16

Errefuxiatuekin elkartasuna eta Europar Batasuneko politikei gaitzespena

Atzo, martxoak 15, Nafarroako Gobernuko Immigrazio Bulegoak deitutako lan saioaren ondoren, Estatuko gobernua errefuxiatuen inguruan ezer ere egiten ari ez dela egiaztatzeko aukera izan genuen.

Mazedoniako gertakarien eta berriki Europar Batasunak Turkiarekin adostutako akordio iraingarriaren aurrean ezer esan gabe gelditu ezin daitekeela uste du Udalak.

Horretaz gain, joan zen iraileko udalbatzan “Tafalla hiri antimilitar, bakezale eta guda inperialistek eragindako errefuxiatuekin solidarioa” izendatu zela gogorarazi nahi dugu.

Nafarroako Gobernuari Ospitale Sainduko instalazioak eskaini dizkiogu gure eskualdean harrera egin ahal izateko gune gisa balora ditzan.

Era berean, Tafallako Udalak burokrazia-tramiteak pertsonen bizitzari gailentzeak eragiten dion haserre eta ezintasuna adierazi nahi du.

Estatuko eta Nafarroako Gobernuei muturreko urjentzia-sozial egoera hau gure aukeren neurrian arintzeko neurri eraginkorrak har ditzaten exijitzen diegu.

Modu sinbolikoan eta europar instituzioen ekinbidearen aurrean protesta gisa, Europako bandera haga erdian egongo da Udaletxean, egungo egoerak dirauen eta presazko neurriak hartzen ez diren bitartean.

Tafalla, 2016ko martxoaren 16an.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento