Larunbat honetan, maiatzaren 28ko bozketetan herriak aukeratutako udalbatza berria eratu zen. Xabier Alcuaz, 31 urtekoa, izango da Tafallako alkate berria, hiriaren historiako 500. alkatea izanik, EH Bilduk Zidakosen gidatutako hirugarren legegintzaldi jarraitua ordezkatuz.
Bozketan; Iniciativa por Tafalla, Contigo-Zurekin eta Geroa Bai alderdiek EH Bilduren hautagaia bozkatu zuten; UPNko eta PSNko zinegotziek euren alderdiko zerrendaburuari botoa eman zioten bitartean.
“Zorionak zinegotzi guztiei. Auzolanean lan egin dezagun etorkizuneko Tafalla eraikitzen jarraitzeko; bakarrik ibiliz azkarrago iristen da, baina elkarrekin ibiliz urrunago iritsiko gara. Adierazi nahi dut, aurreko legegintzaldian bezala, talde guztiei udal-erantzukizunak hartzeko aukera eskaintzeko borondatea dugula. Inori betoa jarri beharrean, gurekin askotan egin duten eta egiten jarraitzen duten bezala, Tafalla eta bere jendea anitza da eta horrela izan behar du bere Korporazioak”, adierazi zuen alkateak.
Alkate izendatu berriak lehen pertsonan sentitu ahal izan zuen Tafallako udaletxeko osoko bilkuren aretora hurbildu zen jendearen berotasuna. Izan ere, aginte-makila Jesus Arrizubietaren eskutik jaso ondoren, jota bat eta bertso bat eskaini zizkioten, baita aurresku hunkigarri bat. Zorionak eta zorte on guztioi!
KORPORAZIO BERRIA
EH BILDU
Xabier Alcuaz Andueza. 31 urte. Toki Garapeneko agentea.
Marta Gómez Lerga. 50 urte. Erizaina eta euskara zinegotzia.
Gontzal Ibarrola Inchusta. 47 urte. Ingeniaria eta mahastizaina.
Maitane Fernández Sola. 35 urte. Ikastolako Idazkaritza.
Iñaki Sota Virto. 54 urte. Aqualiako mantentze-lanen arduraduna.
Patricia Fernández Ullate. 45 años. Garbitzailea
UPN
Amaya Orduña Ullate. 43 urte. Abokatua eta aholkulari fiskala.
Egipto Flamarique Arricibita. 47 urte. Merkataria eta kirolaria.
Ángel Ansa Echegaray. 43 urte. Foru parlamentaria eta ingeniaria.
Ana Tadeo Carnero. 58 urte. Mendekotasun-laguntzailea
PSN
Esther Iso Gayarre. 41 urte. Gaur egungo zinegotzia.
Ignacio Rey Recalde. 69 urte. Erretiratua eta sindikalista.
Mayu Torrecilla Arregui. 48 urte. Supermerkatuko arduraduna.
Víctor Aceituno Villaplana. 36 urte. Gizarte-langilea.
INICIATIVA POR TAFALLA
Goizeder Juango Lizarbe. 34 urte. Administraria Erriberriko Udalean eta berdintasun zinegotzia.
CONTIGO – ZUREKIN
Carlos Montoya Iñurrieta. 57 urte. Argazkilaria.
GEROA BAI
Amaia Jaurrieta Osés. 74 urte. Erretiratua eta hirigintzako zinegotzia.