2015/6/13

2015/6/13
Eguerdian eratua gelditu da Tafallako Udalbatza berria 2015-2019 agintaldirako. 17 zinegotzik osatuko dute: 8 EH Bildu, 4 UPN, 2 IT eta 1 IE.
Lehenik eta behin zinegotziek karguaren zina egin edo kargua onartu dute, ondoren alkatea aukeratua izan da.
Azkenik, hautagi bakarra aurkeztu da, Tafallako EH Bildukoa, Arturo Goldaracena.
Bozketak ondoko emaitza izan du: 8 bozka Arturo Goldaracenaren alde, 9 bozka zuri.
Horrela Arturo Goldaracenak alkate kargua onartu du datozen lau urteetarako. Kargua uzten duen Cristina Sotak aginte makila pasatu dio alkate berriari.
Ekitaldian aurreskua dantzatu dute eta Zabalegi ahizpek jota bat eskaini dute.
Udalean ordezkaritza lortu duten bost taldeek diskurtsoa egin eta gero, aurreko agintaldian egon diren zinegotziei oroigarri moduan plaka banatu zaie.
Korporazio berriari talde argazkia eta familia argazkia egin ondoren, bukatutzat eman dute ekitaldia.
Udalbatza
Cargo |
Nombre |
Partido Político |
Lehendakari |
Arturo Goldaracena Asa Jauna |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Cristina Arconada Armendáriz Andrea |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Juan Andrés Ramírez Erro Jauna |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Haizea Lizarbe Boneta Andrea |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Pedro Leralta Pinan Jauna |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Rakel Álvarez Aranaz Andrea |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Carmen Esquíroz Torraba Andrea |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Iñaki Lerga Espronceda Jauna |
EH Bildu |
Zinegotzia |
Pablo Larrasoaña Alcalde Jauna |
UPN |
Zinegotzia |
José Miguel Ullate Ojer Jauna |
UPN |
Zinegotzia |
Raquel Irigalba Sola Andrea |
UPN |
Zinegotzia |
Mikel Juango Lizarbe Jauna |
UPN |
Zinegotzia |
José Ignacio Moros Bailón Jauna |
IT |
Zinegotzia |
Ana Isabel Ozcáriz Arana Andrea |
IT |
Zinegotzia |
Juan José Martínez Iradiel Jauna |
P.S.N. |
Zinegotzia |
Albina Prieto García Andrea |
P.S.N. |
Zinegotzia |
María Socorro Ojer Bueno Andrea |
I-E |
Idazkaria |
Amanda Acedo Suberbiola Andrea |
|