Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko ekainak 7

Tafallako Udaleko Euskara teknikariak omenduak izan dira X. Euskararen Eguneko ospakizunean

Foto noticia

2015/6/7

Tafallak X. Euskararen Eguna ospatu du ekintza ugarirekin. Jai eguna dianekin hasi zen eta ondoren dantzariak eta Ikastolako erraldoiak kalejiran Miserikordia kalera abiatu ziren. Bertan 19. zenbakian Joan de Amenduxen oroimenez eta omenez plaka bat jarri zen. Altafayllak Euskara Batzordearekin batera sustatutako ekimena izan da. Plakak horrela dio: “Etxe honetan zegoen hiriko espetxea, 1656an Lau Ertz Karrikan eraiki zuten arte. 1567an, hiriburuko izurria zela eta, Joan Amendux iruindar gaztea preso izan zuten Tafallan sei hilabetez. Gure herrian zela, testu poetiko batean deskribatu zituen bere atsekabeak eta saminak, euskaraz dugun zaharrenetarikoan

Jaiak kalean jarraitu zuen dantzariekin, txistularien musikak lagun, Nafarroako Plazaraino iritsi arte. Bertan hainbat pieza dantzatu zuten ekitaldi nagusia hasi baino lehen.

IMG_876313:30etan Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan euskararen normalizazioan egindako ekarpenagatik omenaldia egin zitzaien hainbat pertsonari. Aurten 10 urte hauetan Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzutik igarotako euskara teknikari guztiei zapi gorria banatu zitzaien: Izaskun Samaniego, Olatz Zabaleta, Josune Ortiz, Miren Munarriz, Usoa Wyssenbach, Ainhoa Fernandez eta egungo teknikaria den Ana Flamarique.

2004ko ekainaren 29an, Tafallako Udaleko Osoko Bilkuran euskara teknikariaren remunerazioa ordaintzea onetsi zen, sei hilebatetarako eta urrian Izaskun Samaniego izendatu zuten euskara teknikari. Urtebete beranduago, Olatz Zabaletak Izaskun ordezkatu zuen eta lehendabiziko aldiz Euskararen Eguna ospatu zen “Igo euskararen trenera” lemapean. Olatzek Arangurengo Udaleko plaza onartu zuen eta Josune Ortizek bere postua bete zuen. 2007an Josunek Berriobeitiko Udalekoa aukeratu eta Ana Flamariquek bere postua bete zuen. Bi eszedentzia bitartean Usoa Wyssenbach, Ainhoa Fernández eta Miren Munárriz teknikariek Ana ordezkatu zuten, oraingo euskara teknikaria. Ekitaldian aipatzen zen bezala, 10 urte elkarlanean  izan dira Euskara Batzordean, hamar Euskararen Eguna, hamar urte auzolanean zinegotzi, elkarte, ikastetxe, AEK, sindikatu, gazte talde eta euskara batzordera hurbildu diren talde guztiekin, lanean jo eta su euskararen alde.

Ekitaldia Baigorri abesbatzak girotu zuen eta Haurren Marrazki Lehiaketako irabazleei saria banatu zitzaien. ESKOLAPIOAK: Ainhoa Diaz Jaso, Pedro Lizarazu Zaratiegui, Aura Paladines Zumba, Pedro Murillo Valero, Paula Sanchez Rubio, María Ibañez, María Ibero. IKASTOLA: Saioa garcía, Nahia Indurain, Nahia Larrasoaña, Itxaso Larraiotz, ItzagaMartinena, Eneko Legarda, Irati del Castillo, Maider Zubiri Arconada. KOMARKALAK: Aisha Bencheik Saez, Esther Guembe Berruezo, Judit Salaberri Beroiz, Elisa Dorronsoro Zabaleta, Ariane Martinez Vallejo.

Egunean zehar haurrentzako ekintzak, bazkari herrikoia eta musika egon ziren eguna ospatzen jarraitzeko.

X. EUSKARAREN EGUNEKO IRUDI SORTARA SARBIDEA

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento