2015/7/16
Uztailaren 14an egin den Tokiko Gobernu Batzordean, Tafallako Alkateak jakinarazten du jaietako suziria botatzea, udal taldeen artean delegatzea ohikoa izan den arren, ohitura aldatu nahi duela.
Zentzu honetan azaltzen du Jai Batzordera helarazi zuela bere asmoa, batzordeak hiriko bizi kultural eta sozialean ibilbide esanguratsua izan duten pertsonak eta taldeak proposa ditzan, aintzat hartuz urtean zehar batzordean hainbat kolektiboetako pertsonak, alderdi guztietako ordezkariak lan egiten dutela eta horrela aniztasuna bermatua dagoela.
Batzordeari entzun ondoren, Tafallako Udaleko Alkateak suziria botatzeko eskumena 50. urteurrena ospatzen duten bi erakundeen esku uztea ebatzi du: Tafallako Udaleko Turutari eta Tinbalari Taldearen sortzaileak (nabarmenduz Ramón Calandria sortzaileetako bat izateaz gain suziria egin izan duela 40 urtez) eta Abesbatza tafallarra.