
2017/11/06
Gaur goizean, Udaletxeko Osoko Bilkuren gelan, “Tafallako Udaleko zerbitzuak baloratzeko inkesta” aurkeztu da, gaurtik aurrera web orri honen bidez egin ahal izango dena, pantailaren eskuinaldean azaltzen den estekan klikatuz.
Arturo Goldaracena alkateak, Socorro Ojer eta José Ignacio Moros zinegotzien laguntzarekin, inkesta honen oinarriak azaldu ditu. Jarduera hau, Nafarroako Gobernuak sortu zuen 2017-2019 bitarte Nafarroan Parte hartzea Bultzatzeko Planaren barnean kokatzen da. Garapen Partzuergoak osatu du inkestaren alor teknikoa, langile munizipalen onarpenarekin.
Inkestak bi zati ditu:
Lehenengoan, batetik bosterako tartean zerbitzu munizipalei nota jartzen zaie. Hemen, 2003an egin zen inkestako item berdinak erabili dira, gerora emaitzak konparatu ahal izateko.
Bigarrenean, herritarrekin harreman zuzena daukaten zerbitzuen kalitatea, adeitasuna eta funtzionaltasuna balioztatzen da.
Inkestak ez dauka amaiera epe zehatzik. Parte hartzaileen adina aztertuko da, adin mota guztiak zuzenki ordezkatuak izan direla zihurtatzeko. Horrela ez bada alternatibak bilatuko dira inkesta beste era batean egiteko.
Jarduera honen helburu nagusia, zerbitzuetan egon daitezkeen hutsuneak konpontzea da.