XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
2015/3/1
Asteburu osoan zehar Eskolapioetako frontoian
Tafallako VIII. Aukeren Azoka izan da eta ehunka bisitari jaso ditu. Festa Tafallako Merkatarien Elkarteak (ASCOTA) eta Udalak antolatua dago eta Caramelos el Caserío enpresa, Nafarroako Gobernua eta Rural Kutxaren laguntza izan du.
Azoka larunbatean zabaldu zen 10:30ak aldera, bertan ASCOTA elkarteko lehendakaria Inma Abinzano, Merkataritzako Zinegotzia María Asun Esparza, Tafallako Alkatesa Cristina Sota eta hainbat alderdietako zinegotziak izan ziren.
Hitzalditxoetan, batetik Inma Abínzanok egungo korporazioaren lana eskertu nahi izan zuen eta udal berria osatuko duen taldea animatu zuen Udala eta merkatarien arteko lankidetza ildo beretik jarraitzera eta gainera bereziki eskertu zuen merkatarien lana. Bestetik, María Asun Esparza, Merkataritzako zinegotzi bezala esker oneko agertu zen urteotan elkarrekin egindako lanagatik; aldi berean, Cristina Sotak Udalaren apostua azpimarratu zuen tokiko merkataritzaren alde eta Merkataritza eta Turismoaren Dinamizazio Plana bezalako ekimenetan lanean jarraitzeko beharra nabarmendu zuen, hiriaren ezaugarriak indartzeko.
Aurten azokak askotariko produktuak eskaini ditu 27 erakustokitan 21 saltokik parte hartu dutelarik: jantziak, oinetakoak, itxurazko bitxiak, osagarriak, elektronika …
Merkatarien erakustokiez gain, Caramelos El Caserío enpresaren lana ere ezagutu ahal izan da, igandean bere produktuen dastaketa antolatu baitzuten. Halaber, txikienekin, haurrentzako jarduerak izan dira eskulanak ibaialde scout taldearekin, puzgarriak eta zezen suzkoa.
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentueta...
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...