2015/2/19
Datozen egunetan, otsailak 28 larunbata eta martxoak 1 igandea, Eskolapioetako frontoian TAFALLAKO VIII. STOCK AZOKA – AUKEREN AZOKA ospatuko da.
Azoka Tafallako Merkatarien Elkarteak (ASCOTA) eta Tafallako Udalak antolatzen dute eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Rural Kutxak eta Caramelos Caserío enpresak lagunduko dute.
Bi egun hauetan zabalik egongo da (bietan etenik gabe):
- Otsailak 28, larunbata: 11:00 – 20:00
- Martxoak 1, igandea: 10:30 – 19:00
Bertako 20 etxek bi egunotan azokara hurbilduko den publikoaren esku jarriko dute artikulu sorta zabala “kalitate handikoak, paregabeko prezioetan, saltokietako biltegietako soberakinak”. Emakumezko, gizonezko, haurrentzako moda, mertzeria eta lentzeria, kirolak, ehiza eta arrantza, oinetakoak, osagarri pertsonalak, lurrinak, dekorazioa eta etxea, etxetresnak eta haur txikien gauzak. Hauexek dira hain zuzen ere TAFALLAKO VIII. AUKEREN AZOKAN – STOCK AZOKAN parte hartuko duten alorrak.
Osotara 27 erakustoki izango dira Eskolapioen frontoian. Asteburu honetan Tafallara hurbilduko den jendeak lehen mailako artikuluak prezio ezin hobean aurkituko ditu.
27 erakustokietan 20 establezimendu egongo dira:
1-MERTZERIA ISABEL
2-OPALO OINETAKOAK
3- ANGEL`S
4-ZEN STYLE
5- STYLO JOSKINTZA DENDA
6- HAURRENTZAKO OJER JANTZI-DENDA
7-ALDO KIRROLAK
8- REKARTE JANTZI-DENDA
9-SUSANA VALLS
10-EHIZA ETA ARRANTZA TAFALLA
11-LURRIN-DENDA BEA
12-MERTZERA RISE
13- MAYKA MODAK
14- PEPAREN LURRIN-DENDA
15-NAGUSIA
16- SCAPARATE JANTZI-DENDA
17-MILAR TAFALLA
18- IRIONDO DEKORAZIOA
19- ACACIA LORE-DENDA
20-LA CIGÜEÑA
Gauza guztien artean, benetako maukak aurkituko dira: familia osoarentzako eta etxerako ehunak, adin eta gustu guztietarako jantziak, oinetakoak, kiroleko, ehizako eta arrantzako gauzak, edertasun-produktuak, lurrinak, etxea apaintzeko mota guztietako dekorazio gauzak, etxeko tresneriak, etxetresna txikiak, landare eta lore zentroak, imitaziozko bitxiak eta arropa eta poltsa osagarriak …
KARTELA (2,4 Mb)
Jarduerak
Ascota Elkartetik zein Udaletxetik Cidacos ondoko hiria dinamizatu eta sustatu nahi da, horregatik aukeren azoka osatuko da beste jarduera batzuekin, aisialdi atseginagoa igarotzearren.
Eskolapioen patioan ziklo pista eta puzgarri bat jarriko da, txikien gozamenerako. Ordutegia bi egunetarako: 12:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Larunbatean 11:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara eta Igandean 11:30etatik 13:30etara, eskulan tailerrak eskainiko dira Ibaialde Scout Taldearekin. Halaber, otsailak 28 larunbata, arratsaldeko 19:00etan, zezen suzkoa izango da.
Amigos de Anzaldo Elkarteak taberna zabalduko du asteburuan zehar.
Edizio honetan, Tafallako Caramelos El Caserío enpresa egongo da. Martxoaren 1ean, igandea, etxeko berezitasunen dastaketa izango da Azokako erakustokietan. Aldi berean, Alzheimer gaixotasunaren ikerketaren aldeko ekimena erakutsiko dute txoko batean.