Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko ekainak 1

Tafallan bizi diren familia musulmanen elkartasuna COVID-19aren aurrean

Foto noticia

Tafallako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Tafallan bizi diren familia musulman batzuei, COVID-19 delakoak eragindako krisiari aurre egiteko 1.000 euroko dohaintza egin baitiote Udalari.

Jesús Arrizubieta Astiz, Tafallako alkateak eta Uxua Olcoz Vélaz, alkateordeak eskerrak eman dizkiete familien ordezkariei, ekarpen ekonomikoa egiteagatik eta Udalari eta Tafallako herritarrei elkartasuna adierazteagatik. Ekintza horren esanahi handia nabarmendu dute, agerian uzten dituzten balio eta konpromiso sozialengatik.

Topaketari esker, komunitate musulmana kezkatzen duten gaiak hizketagai izan dira, eta, horien gainean lan egiteko, ekainetik aurrera aldizkako bilerak egitea pentsatu da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento