Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko irailak 11

Tafallan Irailaren 26an, larunbata, Erriberriko Gazte Abesbatzaren kontzertua. Sarrerak salgai

Foto noticia

2015/9/11

ArcosTafallako Udalak antolatua, irailaren 26an larunbata, Erriberriko Gazte Abesbatzak kontzertua eskainiko du Tafalla Kulturgunean. Erriberriko Gazte Abesbatza 2014an sortu zen oraingo zuzendaria den Javier Echarri Lópezen ekimenez, musika korala gazteen artean zabaltzeko asmoz eta etorkizunean ere kultur lanarekin jarrai dezaten. Sarrerak Tafalla Kulturguneko txarteldegian eta www.tafalla.eswebgunean salgai daude 3 €tan.

Erriberriko Gazte Abesbatza 12 eta 19 urte bitarteko 32 ahotsek osatzen dute. Bere errepertorioan estilo eta garai askotariko piezak aurki daitezke: klasikoa, popa, rocka, hainbat herrialdetako kantu herrikoiak ahaztu gabe.

Koru-kantu zaletasunarekin adin goiztiarrean hasteak musikak ez duela mugarik, ez duela parametrorik erakutsi nahi du, sustrai kulturalak sortuz helburu didaktiko eta hezigarriarekin.

        Interpretatuko duten egitaraua honako hau da:

BANAHA ……………..…….. Kongoko tradizionala

VOIS SUR TON CHEMIN…..………. Les Choristes

AKAI HANA……………..….… Japoniako tradizionala

STAND BY ME…………………….……… B. E. King

Arr. Mac Huff

LOLLIPOP …………..……………… The Chordettes

OREMI ……..……………… Hgeoafrikako tradizionala

IMAGINE…………………………………John Lennon

BOHEMIAN RHAPSODY…………………… Queen

Arr. Mark Brymer

GREASE…………………..…… arr. Roger Emerson

HAPPY…………………..….. Ph. Williams

Ahotsa: Raquel Sada eta Unai Villabona     Arr. Mark Brymer

PIANOA: Esther Iriarte

BAXUA: Javier Blázquez

PERKUSIOA: Ángel Villar

ZUZENDARIA: JAVIER ECHARRI

SARRERAK SALGAI:

o    Tafalla Kulturguneko Txarteldegian, astelehenetik ostiralera, 12:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

o    Internetez: SARRERAK EROSI

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bisita gidatua Juncal aintzirara

Bisita gidatua Juncal aintzirara

Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento